Ideien asoziazioa


KategoriakFilosofia

Ideien asoziazioa edo ideia asoziazioa kognizio eta ikaskuntza prozesuak azaltzeko erabili ohi den mekanismoa da, bereziki enpirismotik eta zehatzago asoziazionismotik eta psikologiaren arloan konduktismotik aztertu izan dena, Ideien asoziazioaren arabera, gizakiaren pertzepzioetatik errepresentazio konplexuak eta kontzeptu abstraktuak eratu eta identifikatzeko elementu sinpleak (modu sinpleneean, formak, koloreak, soinuak, ...) asoziatu, bateratu edo lotu egiten dira. Hortik haratago, ideien asoziazioa ikerketa zientifikoan aurrera egiteko ere erabiltzen da, ideia, kontzeptu eta elementu sinpleen arteko loturak eginez, haien arteko erlazioak zehazteko gero.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, association of ideas; gaztelaniaz, asociación de ideas.

181 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.