Idazteuna kristau erlijioan Biblia izendatzeko erabili ohi den terminoa, bereziki Bibliaren izaera sakratuari erreferentzia egin nahi zaionean. Dogma katolikoaren arabera, Idazteuna Jainkoaren hitza da, Espiritu Santuaren inspirazioaz idatzia, eta Itun Zaharrak eta Itun Berriak osatzen dute.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Holy Scriptures; gaztelaniaz, Sagrada Escritura.
Loturiko artikuluak
Ebanjelioa eta ebanjelioakEbanjelioa (antzinako grezieratik datorren hitza, literalki "berri ona" esan nahi duena) Jesukristoren irakaspenak eta haren dotrina orokorrean adierazteko erabiltzen den hitza da. Pluralean, berriz, ebanjelioak Jesukristoren bizitza kontatzen…
Apologetika eta apologetakApologetika (antzinako grezierazko ἀπολογία, apologia hitzetik, literalki "defentsa") erljio baten dogmak eta printzipioak defendatzeko argudioak eta ebidentziak lantzen dituen teologiaren adarra da. Hedaduraz, edozein sinesmen edo iritzi baten defentsa izendatzeko ere erabiltzen…
Kristautasuna (kristau erlijioa)Kristautasuna edo kristau erlijioa Jesus Nazaretekoaren mezua, Kristo edo mesias moduan, jarraitzen duen erlijio monoteista abrahamdarra da. Kristau fedeak, bere aniztasunean, Jainkoak gizon egin zela, Jesus Nazaretekoarengan haragiztatua,…