Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruz, ibiltarte (R) balio handienaren eta txikienaren arteko diferentzia da. Datu multzo baten sakabanatzea neurtzeko neurri sinpleena da, baina horretan eragozpen batzuk baditu: alde batetik, datu handiena eta txikiena soilik hartuz, ez du datuetan biltzen den informazio guztia biltzen, eta beste alde batetik, ez da neurri sendoa, datu atipikoek guztiz eragiten baitute. Neurri sendoa ez izatea abantaila ere bada, horrela datu atipikoak antzemateko neurri gisa erabil daitekeelako; hain zuzen ere, bereziki kalitate kontrolean erabiltzen da, non normaltasunetik desbideratzen diren datuak berehala aurkitu nahi diren, erabaki zuzentzaileak lehenbailehen abiarazteko.
Hemen duzu, ibiltarteari buruzko irudi argigarri bat.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, range; gaztelaniaz, recorrido, rango.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Datu-arazketaDatu-arazketa, datu-garbiketa edo datu-depurazioa datu-multzo batean egon daitezkeen akatsak zuzendu eta, zuzendu ezin diren kasuetan, ezabatzeko prozesua da. Akatsez gainera, datu-arazketak bikoiztasun edo errepikapenak ezabatu eta osatu gabeko…
Datu bigunakDatu bigunak elkarrizketa, testigantza, jarrera-inkesta edo izaera subjektibo nabarmena duen lehen mailako iturrien bidez jasotako datuak eta informazioak dira, eta, beraz, zuzeneko behaketaren bidez bildutako datuen fidagarritasuna ez…
Kuartil arteko ibiltarteaKuartil arteko ibiltartea, kuartil arteko heina edo kuartil arteko tartea lehenengo eta hirugarren kuartilen arteko distantzia da, aldagai estatistiko kuantitatibo baten sakabanatze-neurri gisa zabaltzen dena. Kuartil arteko ibiltartean…