Ibilgetua epe luzera, zehatzago urtebete baino epe luzeagoan, enpresaren jardueran baliatzen diren ondasun eta eskubideak dira. Aktibo ez korrontean (KPOko 2. Atala) jasotzen dira ibilgetuko elementuak, eta bi ataletan…

Ibilgetu ukiezina, batzuetan ibilgetu immateriala ere deitua, ibilgetuaren baitan dagoen aktiboko ondare-masa da, existentzia fisikorik ez duten eta ez-monetarioak diren aktiboko elementuak biltzen dituena, ekitaldi ekonomikoa (orokorrean, urtebetea) baino iraupen luzeagokoak, eta enpresak bere jardueran erabiltzeko direnak. Halaber, biltzen dira ibilgetu ukiezinean aktibo horiek eskuratzeko egindako diru eta gastu-aurrerakinak. Konkretuki, eta Espainiako Plan Orokorraren arabera, ibilgetu ukiezinak 20. azpitaldea osatzen du eta bertan biltzen dira, modu bereizgarrian, ikerketa zein garapenaren baitan sar daitezkeen elementuak, administrazio-emakidak, industria-jabetzak, merkataritza-funtsa, eskualdatze-eskubideak, aplikazio informatikoak eta aurreko guztiengatik egindako aurrerakinak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, inmovilizado intengible.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.