Ibilgetu ukiezina, batzuetan ibilgetu immateriala ere deitua, ibilgetuaren baitan dagoen aktiboko ondare-masa da, existentzia fisikorik ez duten eta ez-monetarioak diren aktiboko elementuak biltzen dituena, ekitaldi ekonomikoa (orokorrean, urtebetea) baino iraupen luzeagokoak, eta enpresak bere jardueran erabiltzeko direnak. Halaber, biltzen dira ibilgetu ukiezinean aktibo horiek eskuratzeko egindako diru eta gastu-aurrerakinak. Konkretuki, eta Espainiako Plan Orokorraren arabera, ibilgetu ukiezinak 20. azpitaldea osatzen du eta bertan biltzen dira, modu bereizgarrian, ikerketa zein garapenaren baitan sar daitezkeen elementuak, administrazio-emakidak, industria-jabetzak, merkataritza-funtsa, eskualdatze-eskubideak, aplikazio informatikoak eta aurreko guztiengatik egindako aurrerakinak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, inmovilizado intengible.
Loturiko artikuluak
Barometro ekonomikoaBarometro ekonomikoa ikerketa ekonomikorako erakunde batek aldiro herrialde edo eskualde bateko koiuntura ekonomikoari buruz osatu eta publikoki plazaratzen duen txosten ekonomikoa, aldiko adierazle ekonomikoak zehaztuz, horien interpretazioa eginez,…
Ibilgetu-ratioa (ibilgetasuna)Ibilgetu-ratioa, ibilgetuaren finantzazio-ratioa edo ibilgetasuna enpresetan maiz kalkulatzen den finantza-ratioa da: [latexpage] Ohartu behar da ibilgetu garbia hartu behar dela kalkulua egiteko, hau…
Ekitaldi ekonomikoa eta ekitaldi kontableaEkitaldi ekonomikoa enpresaren helburu ekonomikoak garatu, burutu eta kontrolatzeko ezartzen den epea da. Ekitaldi kontablea edo kontabilitate-ekitaldia berriz, ondoz ondoko balantzeen artean dagoen denbora da, non enpresaren jarduera…