Hemen, PDF formatoan, Josemari Sarasola irakasleak 2020an emandako Estatistika eta datuen analisia irakasgaian proposaturiko azterketak eta horien ebazpenak agertzen dira, EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatekoak.
Ibilbide-analisia sistema bateko aldagai batzuen arteko zuzeneko eta zeharkako erlazioak deskribatu eta kuantifikatu egiten dituen metodologia estatistiko orokorra da, horretarako aldagai batetik bestera dauden erlazio-ibilbide konplexuak jarraituz eta aldagai exogenoek duten eragina ere aintzat hartuz. Erlazio horien kuantifikazioa erregresioa, faktore analisia edo bestelako ereduak erabiliz egin daiteke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, path analysis; gaztelaniaz, análisis de trayectorias.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.