Geopolitikan, potentziak, testuinguraren arabera potentzia ekonomiko, militar edo kulturalak ere deituak, inguruan eragin eta botere handia duten (ikus, eragin-eremua) edo erabateko erreferentzi diren nazioak eta herrialdeak dira. Superpotentziak…
Hurbileko garapen eremua, hurbileko garapen esparrua edo garapen hurbileko eremua, esparrua edo zonaldea Lev Seminovitx Vigotski errusiar psikologoak (1896-1934) ikaskuntzaren teoria konstruktibista sozialaren baitan landu zuen kontzeptua da, ikasleak une jakin batean duen ikasteko ahalmena adierazten duena. Vigotskiren arabera, ikasleak badu garapen erreal bat, berez eta inoren laguntzarik gabe burutu dezakeena, eta baita ere garapen potentziala, beste batek lagunduta lor dezakeena. Hurbileko Garapen Eremua garapen errealetik abiaturik, une jakin batean, internalizazioaren bitartez, garapen potentzialak lor dezakeen ikaskuntza maila orekatua da, garapen erreala baino zabalagoa, baina aldi berean garapen potentzialaren mugak aintzat hartzen dituena. Esan liteke baita ere, hurbileko garapen eremua garrapen errealaren eta garapen potentzialaren arteko distantzia dela. Distantzia hau, hurbileko garapen eremua alegia, zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta ikasteko aukera handiagoak izango dira. Vigotskiren arabera, irakaskuntza prozesuak hurbileko garapen eremuan oinarritu eta kokatu behar dira, eta horretarako oso garrantzitsua da haurraren interakzio sozialak bultzatzea, konpetentzia handiagoak dituzten haurrekin harremanetan jartzea, garapen potentziala handitu, hurbileko garapen eremua zabaldu eta ikaskuntza aberatsagoa izan dezan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Zona de Desarrollo Próximo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.