Humanizazioa espezie hominidoen artean garatutako eboluzio kulturala adierazten du, maila teknologikoan, ekonomikoan, sozialean nahiz sinbolikoan -hizkuntzan, bereziki-. Homo sapiens espezieari buruz, antzinako eboluzio kulturalari egiten dio erreferentzia, gizakiak egun dituen elementu kultural nagusiak jaso arte (ikaskuntza, gizarte transmisioa, hizkuntza, teknologiaren erabilera, errituak, ...). Prozesu oso luzea izan da, hasierako hominidoetatik abiatu eta egun gizateria osatzen duen Homo sapiens espeziearen sorrerarekin eta garapenarekin bukatzen dena, eta beraz esan liteke hominizazio edo gizakiaren eboluzio biologikoarekin batera -bi hanken gainean ibiltzearen eta garunaren garapen fisiologikoarekin batera, besteak beste- garatu dela. Hominizazio eta eboluzio biologikoaz gainera, humanizazioa eragin duten faktore nagusia ingurune fisikoa (klima, bizitokia, ...) izan da.
Humanizazioa adierazten duten elementu nagusiak suaren erabilera (gutxienez duela 125.000 urtetik frogatuta dagoena), teknologiaren erabilera (industria litikoa, hasieran), bizitza soziala, irudikapen sinboliko eta artistikoak (kobazuloetako margoak, apaingarrien erabilera) eta hildakoekiko errituak dira.
Loturiko artikuluak
Antropologia bisuala (ikus-antropologia)Antropologia bisuala edo ikus-antropologia argazki eta bideoa etnografia osatu eta antropologia garatzeko informazio-iturri eta espresiobidetzat hartzen dituen antropologiaren aldaera. Informazio etnografikoa irudien bitartez jasotzeaz gainera, ikus-antropologian irudia bera,…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.
HominidoakHominidoak terminoa filogenetikaren eta eboluzioaren ikuspuntutik gizakiarengandik (Homo sapiens) gertu dauden espezieak izendatzeko erabilitako terminoa da. Taxonomikoki, hominidoak (zehatzago Hominidae familia) gizakiak eta beste genero eta espezie batzuk…