Humanitate digitalak


KategoriakBibliotekonomia

Humanitate digitalak humanitateen arloan biltzen diren jakintza-arloak teknologia digitalak baliatuz (konputazioa, argitalpenak, ....) garatzen dituen diziplina da. Teknologia digitalek informazioa bildu eta aztertzeko ematen dituzten aukerak probestuz, humanitate digitalak testu meatzaritza, sare analisia eta estatistika aplikatzen dituzte humanitateen arlora, tradizionalki humanitateetatik bazterturik zeuden tresna horiek humanitateen ikasketan eta ikertean  integratuz. Adibide garbi bat hiztegigintza da, antzina teknologiatik guztiz aprte dagoen arloa, baina teknologia digitalei esker, gaur erabat automatizaturik dagoen arloa, eta filologoez gainera programatzaile informatikoen ezinbesteko esku hartzea eskatzen duena. Halaber, teknologia digitalek humanitateen produktu kulturalak garatu eta plazaratzeko aukera berriak eskaintzen dituzte; adibidez, edizio digitalaz gainera, euskarri digitalak eta transmedia narratibak nagusitzen joan dira XXI. mendeko hasieratik. Areago, euskarri digitalen zabalkuntzak euskarri horietako edukia konputazionalki aztertzeko aukerak gehitzen ditu, humanitateen eta teknologia digitalen arteko interakzioa berezko lotura bilakatzeko azkenean.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Humanitate digitalak"; Gizapedian, 31 urtarrila, 2022, /humanitate-digital-digitalak-kontzeptua-definizioa/.
238 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.