Humanismoa XV. mendean, Berpizkundean, sortutako joera intelektuala da, antzinako greziar eta erromatar kulturaren berreskurapenean oinarrituta, gizakiari lehentasuna eta gorentasuna ematen zizkiona. Giza ahalmen guztien garapena sustatzen zuen, maila indibidualean nahiz sozialean, hala nola ezagutza, zintzotasuna, zuhurtasuna. Horrela, klasikoen gidaritza intelektualean oinarrituta, Erdi Aroko ilunaldi kulturala gainditu eta kritika soziala bultzatu zuen, gizateriaren aurrerapenean sinetsiz eta utopiak eratuz. Garai hartako humanista nabarmenak Erasmo Rotterdamgoa, Michel de Montaigne eta Nikolas Makiavelo izan ziren. Gerora, ordea, humanismoa pertsonan zentraturiko filosofiak izendatzeko erabili izan da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ontologia eta ontologikoaOntologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…
Gizatasuna (humanitatea)Gizatasuna edo humanitatea, gizakia izateagatik beste gizakienganako sentitzen den atxikimendua, errukia, errespetua eta maitasuna da, halako moral kolektiboa, gizaki guztiak biltzen dituena bere baitan. Altruismoarekin eta filantropiarekin estu…