Hornikuntza-krisia (hornidura-gabetzea)


KategoriakEkonomia

Hornikuntza-krisia, okerrenean hornidura-gabetzea ere deitua, ekoizpen nahiz logistika arloetan sortzen diren arazoengatik gai edo produktu bat edo batzuen hornikuntzan sortzen diren atzerapen, eskasia eta gabezia egoerak dira. Krisi-egoera horiek herritarrak zuzenean erasan ditzake, oinarrizko produktu eta gaien eskasiaren kasuan, edota ekoizpen-prozesuetan eta hornikuntza-kateetan lehengai eta osagaien hornikuntzan arazoak sortu. Hainbat arrazoiengatik sor daiteke, hala nola hondamendiengatik, egoera geopolitiko nahasiengatik edo besterik gabe gaien eskasiagatik.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, crisis de suministro, desabastecimiento.

160 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.