Iritsi ez den mailara iritsi dela uste duen pertsona gaitzesteko atsotitza.
Hormak Oihana Iguaran bertsolariak 2021 urtean plazaratutako eleberria da, gazteei zuzendua. Bere lehenengo eleberria da. Lea neska gaztea institutura heltzen den goiz batean Lea puta pintada ikusi horma batean eta ondoren gertatutakoak kontatzen dira eleberrian. Eleberria hainbat kapitulutan banatzen da, pertsonaien arabera banatuak, haien ikuspuntu desberdinetatik. Kapitulu horietan, narratzailea beti bigarren pertsonan mintzatzen zaio pertsonaiari, haren pentsamenduak eta sentimenduak azaleratuz. Ikuspuntu anitz horiek eta narratzeko modua orijinaltasuna gehitzen diote agian orri luzeegietan eta errepikapenez, batez ere hasieran, osatzen den kontakizunari.
Laburpena
I atala
Ainhoa (Learen laguna)
Alarmak behin baino gehiagotan jo dio Ainhoari, baina ezin jaiki. Azkenean, ohi bezala, korrika eta presaka jaiki eta txandala janzten du (eskerrak, lehen orduan soinketa dagoen): institutuko idazlana inprimatu behar du (eskerrak Peru bere anaiak uzten dion inpresora). Kafe bat mikrouhinera sartu, eta inprimatzen duen bitartean, gehiegi berotzen da, kaka! Ama ez dago etxean, ospitaleko lanean zaintza berezia egin behar zuelako. Institutura larri iritsi eta Lea lagunarekin topatzen da, hura etsirik Ainhoa berandu iritsi delako. Eta bapatean, horma batean. LEA PUTA. Aurrena Ainhoak ikusi du, eta berehala Leak ere bai.
Lea
Goiz berean, berriz. 8:00. Leari alarma jo dio eta berehala jaiki da. Txukun jantzi, praka zabalekin, mutilak bere begira egotea atsegin ez duelako. Mugikorrean kablea ondo sartzea ahaztu zaio, ordea, eta bateria gutxirekin dago. Halere, neska arduratsua da, oso. Ama azterketei buruz galdezka. Kimikan ariketa bat ez zuela egin. 8, beste notak 9tik gora. Ama kargu hartzen, pixka bat, hurrengorako ikasteko. Leak dio 8 ongi dagoela. Badoaz, Lea institutra eta ama lanera. Instiko sarreran Ainhoaren zain, eta iristen denean errieta egiten dio, ze fundamentu den hori. Eta bapatean, horman, LEA PUTA. Ezin du sinetsi. Korrika doa, komunera. Oka egin du. Ainhoa atzetik, lasaitzeko. Leak ez du ezer ulertzen, zer egin du berak puta idazteko berari denen aurrean. Kristianekin dabilelako ote? Eskua sartzen behin bakarrik utzi diolako? Komunean dagoela, soinketako irakaslea deika. Eta Learen burua nahasturik guztiz, soinketa klaserako bularretakoa eskutan. Bera izan zen bularrak atera zitzaizkion lehena gelan. Eta lehena hilekoarekin. Horregatik puta? Negargura. Honezkero, pintada denen ahotan egongo da, whatssappeko taldean eta. Atera, eta Ainhoak gertatutakoa irakasleari kontatu eta gero, beragana doa. Lasaitzen saiatzen da, garbitzailea ja lanean hasi da pintada ezabatzeko. Kristianen ama al da? Leak galduta ikusten du bere burua. Ainhoa lasaitzen, Kristianekikoa nola izango da ba arrazoia? Ez zen bada Kristian bera izango pintada egin duena? Ez, ez da posible. Zuzendariaren bulegora doaz. Han, zuzendaria suminduta dago; erruduna harrapatzen badute, hiru egunetarako kanporatu egingo dutela. Ama iristen da segituan. Haserre zuzendariarekin, ikastetxearekin, nola da posible gertatu dena? Etxera eraman eta maak infusioa prestatzen dio, Lea zergatik berari galdezka, etengabe. Amaren besarkada. Behar zuen. Lo hartzen du eta 18:00etan esnatzen da. Amak mugikorra kargatzen utzi du. Begiratu eta 12 mezu: 11 Ainhoarenak ,"Lea puta... jefa", eta Kristian, "maite zaitut", lehen aldia esaten diola. Ongi sentiarazten dute mezu horiek.
Ines (Learen ama)
Goiz berean, berriz. Ines, Learen ama, goiz jaiki da. Lea eta Aitzol semealabak lo daude oraindik. Lasai gosaltzen du. Txosten bat errepasatzen du bitartean Gaur egun garrantzitsua da enpresan, txinatarrekin kontratua sinatu behar dute, jauzi handi bat. Lea jaiki da. 8:00ak. Ines esaten berandu dela. Zer moduz azterketak? 8 kimikan. 9etako bulegoan dago. Juanek komentatzen dio agian hobe dela bera bada txostena aurkezten diena txinoei. Nola!? Bai, beste kultura bat dute, eta agian ez dute begi onez ikusten emakume batekin proiektuaren buruan egotea. Ines, orain arte beraiekiko harremanetan ez duela arazorik izan, emailez eta. Hori muturra! Ez dago prest hori onartzeko. Baina berehala institututik deitzen diote. Learena kontatzen diote. Ezin du sinetsi. Azkenean, nahi ez zuena egitera beharturik dago eta Juanen esku utzi behar du guztia. Instira doa. Ainhoarekin topo egin eta hark konttazen dio gainetik gertatu dena. Bulegora sartzen da, sutan egia esan. Zuzendariak sentitzen duela eta neurriak hartuko dituztela. Ines, akats handi bat izan dela hor, eta agian jendeak jakin beharko lukeela zer gertatu den. Lea gaizki dafo bitartean, asaldaturik. Etxean, infusio beroa egiten dio. Leari lasai egoteko, neska zoragarria dela, eta ez dela bere errua inondik ere izan. Leak lo hartzen du eta bere mugikorra hartzen du. Agian hor aurkituko du erantzuna. Erreparoa ematen dio, baino begiratu egiten du azkenean. Whatssapp. Kris. Maite zaitut. Kristina ote? Lea neska batekin maitemindurik. Ez zuen espero. Lasai, gaur egun normala da. Dena konponduko da.
Alfontso (ikastetxeko zuzendaria)
Esna dago. Etxean denak lo daude. Emaztea eder, bere ondoan, Lurdes ederra. Miresten du, maite du, baina aspaldian Lurdeske ez du besarkatu. Jaiki, institutko klaustrorako paperak bildu, Aitor irakaslearen txostena, proiektu berri baterako dirua eskatuz. Gauza asko. Eta eguna emailak eta deiak erantzuten pasatzen du. Julen esnatu behar du. Bere institutura doa. Gelako atea itxita dauka eta behin eta berriz deitu behar, garrasi egin arte. Atea irekitzen du, eta semea desafioka begiratzen dio, haserre. Ezin du eraman semearen harrokeria. Lurdes jaiki da, bian zuzenean joan da dutxara.
Alfontso autoan dago jada, Julenen zai. Azterketei buruz galdetzen dio, baina zakar erantzuten du. Galdetzen duen guztiari, komentario guztiei, zakar erantzuten die.
Ikastetxeko bere bulegora iristen da. Ordenagailuan, semeak bi kate atera dituela ikusten du. Lehen mutil azkarra eta saiatua zen, zer ari ote zaio gertatzen? Aitor sartzen da, bere proiektua galdezka. Ze astuna! Zaila izango dela erantzuten dio. Telefonoz deitzen diote, eta pintadaren berri meaten diote. Neska ezagutzen du, neska saiatua, nota onak ateratzen dituena, Julenen gelan dago. Puf, falta zena. Amari deitzen dio. Lotsaturik dago guztiz. Matilde idazkaria du atzetik, pintada ezabatu beharko dela. Garbitzaileari deitzen dio, Isabela du izena, eta kasualidadea, horren semeak ere, Kristian, institutuan ikasten du. Lea baino kurtso bat gorago dago. Isabelak esaten dio baietz, joango dela pintada ezabatzera. Lea iristen da bulegora, Ainhoa kanpoan geratzen da. Barkamena eskatzen dio eta neurriak hartuko dituztela errudunaren aurka. Besterik ezin du esan. Bere ama dator, protestaka. Ze irakaspen ematen dioten gazteei ikastetxean, eta konpondu ezean kontuak haizatu dituela. Lea gaizki dago, istilua ikusita, zurbiltzen ari da. Onera etorri, eta amak eramaten du. Alfontso asaldaturik geratzen da. Bakarrik, ekaitzaren erdian.
Julen (Alfontsoren semea)
Aitak zakar zabaltzen du Julenen atea, jaikitzeko. Eskolara joateko ordua da. Julenek zakar erantzuten dio, bere gela dela esanez. Txukuntzen da (orain futbolari on gisa lortu duen fama zaindu behar du, itxura zaindu behar, ja ez da lenenho frikia). Azkar gosaltzen du (eskea harraskatik botatzen du), aitaren kutrekeriak aditu behar dituen bitartean (bihotza esaten dio emazteari). Aitaren autoan sartzen da (eskola berera doaz, bera ikasle eta aita zuzendari). Aitak galdera txoroak egiten dizkio, nola joan zaion azterteketetan, zer moduz doan. Jakingo ez du ba, bi penko dituela! Zuzendaria da eta nota guztiak eskura ditu. Aita konturatzen da bere jarrera zakarrarekin eta irratia jartzen du. Lagunekin elkartzen da, Joanes, Erika, Xabi. Kanpoaldean erretzen hasten dira, eta penkoei buruz hitz egiten dute, gurasoek penko horiengatik egindako errietak eta jarritako zigorrak. Julenek jarrera iheskorra dauka, gutxi hitz egiten du, ez du bere buruari buruz hitz egiten, serio agertzen da, lagunen aurrean gogor azaltzeko. Kristian agertzen da, ez du erretzen, lehen bera zen liderra, furbolean kapitaina zelako, baina belauna hautsi egin zuen. Txirrina jo, eta Iñigo, kimikako irakaslerak, barrura gidatzen ditu. Irakasle horrek ja ez du lehen bezala tratatzen, ez du onartzen, aitak bezalaxe, bera aldatu egiten dela. Jendea pilatuta dago sarreran, pintada bat egin dute. Julenek ez dio arreta handirik jartzen. Iñigok barrura azkar joateko esaten die.
Kristian
Kristian goizeko sei t'erditan jaikitzen da, beti bezala musikarekin. Musika egun osoan bere belarrietan. Sukaldera doas eta han ama aurkitzen du, ikasten DBH titulua lortzeko. Euskara ere ikasten ari da eta semearekin praktikatzen du dakien apurra. Hegoamerikarra da jatorriz. Gaur azkar egin ditu DBH ikasteko lanak, eta laster lanera joango da lanera, garbitzera han eta hemen. Kristianek mahai jaso nahi du, amak atseden har dezan, baina amak ez dio uzten, baina gauzak jasotzen hasi eta mina sentitzen du. Bizkarreko mina gehiegi lan egiteagatik, baina ezin du baja hartu, ilegal lan egiten duelako. Kristianek, borondate onez, afaria berak egingo duela esaten dio,
Eskolarako bidean, Kristianek musikarekin jarraitzen du. Belaunetan mina sentitzen du, futbolean lesionatu zenetik. Frutradendako neskarekin topatu da. Franekin ere bai, haren laguna ere izan zen, negozio ilunetan, baina ez dira agurtzen, aspaldian erabaki baitzuen eskuak garbi izatea. Gero topatzen da igeriketako lagunekin, haiekin ibili zen lesionatu eta gero, igerian bakarrik egin baitzezakeen kirola. Bilbora doaz, txapelketa batera, haiekin gustura joangi lizateke, baina ezin du, bidaiak, materiala, ..., ez du dirurik horretarako.
Eskolara iritsi eta Lea aurkitzeko irrikia du, bere maitea. Ea zer moduz dagoen, Xabirekin topatzen da, azterketei buruz hitz egiten dute. Txirrina, eta denak barruta doazela, pintada. Lea. Aurkitu egin behar duela dio Kristianek.
II atala
Ainhoa
Ainhoa atsekabetaturik Lea gajoari gertatutakoarekin. Zuzendariaren bulegotik atera da amarekin, eta bera ez du ikusi ere egin, guztiz lur jota egongo zen. Soinketa klasearen ondoren matematika zegoen eta orain han beharko luke izan Ainhoak, baina burua ez du justu orain operazioak egiteko. Pintada ikustera doa, espraia nola bota duten eta hizkiak nola dauden arakatzera. Auskalo nork egin ote duen, edozein izan zitekeen.
Komunera doa. Jo, hilekoa etorri zaio. Komunetik ateratzen da kopa garbitzera eta barrura sartu berriz aluan sartzeko. Tinbrea. Mutil talde bat sartzen da komunetara eta neska bati buruz iruzkin sexualak egiten dituzte. Julen (zuzendariaren semea) eta Joanes, tartean. Amorratu egiten da, harro halakoak, komunetik atera eta agur zirikatzaile bat esaten die, eta gero atearekin danbatekoa jo. Sartzera zihoazen bi neska ia bete betean harrapatu ditu. Ernegaturik dago: nondik dator ikaskide bati buruz horrela hitz egiteko jokabidea? Agian berak ere errua du, hori dena entzunda ez duelako finean ezer askorik egin. Bat-batean, berte izena entzuten du. Irene da, Leari buruz galdetzen dio eta bere telefonoa eskatzen dio. Zalantza egiten du, baina azkenean eman egiten dio. Txirrina, hirugarren klasea, ingelesa, barrura.
Gelan begirada guztiak Ainhoaren gainean daude, Learekin lotzen dute nahi ta nahi ez. Irakasleak eseri eta liburuak zabaltzeko aginduak ematen ditu, ingelesez. Azterketa daukate laster eta azken errepasoa egin behar dute. Irakasleak Ainhoari eskatzen dio etxerako bidali dituen idazketak jasotzeko. Lehenengo lerroan, klaseko ikasle aplikatuenak. Baina atzerago, bere eserlekuaren aurreko neskak (Judith eta), mugikorrari begira, seguruena Leari buruz txutxu-mutxuka. Eta azken lerroan, Julen harroa, ez du idazketa egin. Eta harrotasunez esaten du, alu horrek. Deskuiduan egin duela itxura eginez, Ainhoak haren liburuak lurrera botatzen ditu. Eta lanak entregatzen dizkio Ainhoak irakasleari. Julenek 0 daukala dio irakasleak. Eta hirugarren lerrokoak, mugikorrarekin oraindik ere, ez elkartasunik ez ezer learekin. Mezuak bere eserlekutik ikus ditzake: kritikatzen ari dira Lea, zerbaitengatik deitu diotela puta, ... Ainhoa lehertu egiten da azkenean, eta haien jokabidea aurpegiratzen die. Neskak harrotu egiten dira. Irakasleak isiltzeko. Eta Ainhoa ez da gelditzen, altxa eta haien jokabidea salatzen du ozenki. Klase osoa harri eta zur geratzen da. Irakaslea Ainhoarekin ateratzen da kanpora, eta esaten dio ondo iruditzen zaiola esaten duena, baina klaseak aurrera jarraitu behar duela. Buelta bat emateko esaten dio, eta nahi duenean itzultzeko. Komunera joan da, han Anabel aurkitzen du, botaka. Anabel eta Lea klaseko azkarrenak dira, nor baino nor. Ainhoak kopa aldatzen du, eta komuneko atean pintadako A hizkiaren beste A antzeko bat ikusten du. Abesti baten zatia. Ainhoak ezagutzen du abestia. Ez dio buelta gehiegi ematen horri. Kimika klasea orain (nahiko lioke baten bati galtzak erre gai kimiko batekin, berak ere kimika apur bat behar du gaur, jaja), baina ez, etxera doa. Atsedenaldia itxaron eta Erikari azken klasean entregatu beharreko euskarako lana ematen dio, irakasleari emateko bere izenean. Lasaitu beharra dauka.
Alfontso
Alfontso bueltaka dabil buelgoan, zer egin ez dakiela. Kezkatuta dago, Learen amak pintada matxistatzzat hartu behar du gaur goizekoa, eta matxismoa oso gai sensiblea delako, ikastetxeari kalte egin diezaiokeena. Matilde idazkariari laguntza eskatzen dio, baina honek ez du erantzun garbirik ematen, eta Marta ingeleseko irakasleari aholkua eskatzeko gomendatzen dio, hura emakumeekiko gai sensibleetan ibili delako. Hari deitzen dio eta berehala dator. Martak gomendatzen dio auziari irmo heltzea eta zero tolerantzia eskatzen dio, eta bide batez badela ordua erasoen aurkako protokoloa eta berdintasun-plana egiteko ikastetxean, berak aspalditik eskatu bezala. Badoa, klasera joan behar du eta. Alfontsok presa du auzia konpontzeko eta gelaz gela pasako da. Eta horrek esan nahi du Julenen gelatik ere pasa beharko dela.
Julenen gela da bisitatu behar duen aurrenekoa. Atea jo baino lehen ondo pentsatzen du esna beharrekoa. Sartu eta Julenen begirada zantarra ikusten du, bere aurka. Nagore irakaslea dago. Arbela aurrean jarri eta hitzaldi ona ematen du: eraso onartezina izan da, Leari babesa eman behar zaio bihartik aurrera, inork zerbait badaki pintadari buruz esateko. Zero tolerantzia izango dela. Pozik dago, baina gelatik Julenen begirada zorrotzaren pean alde egiten du.
Julen
Julen aldagelan dago mutil ikaskideekin batera. Learekin pentsatzen ari da, gajoa, ez du merezi gertatu zaiona. Ispilutik gelako baten gorputz enbor liraina ikusten du, miretsita. Bestea konturatu egiten da, titiburuan piercing bat dauka eta horren aitzakian hitz egiten dio Julenek, bere gorputza miresten ari zela ezkutatzeko. Beste mutilak, elkarrekin hitz ari direla ikusita, maritxuak ote diren txantxa aegiten ari dira. Falta zena, pentsatzen du Julenek. Berak kostata eraikitako mutil gogorraren irudia hondatzea kontu txoro horiekin.
Gelara iristen da. Joanesi irakasleak eskatutako etxeko lanak pasatzen dizkio, kopiatzeko. Ikasle azkarrek eskua altxatzen dute, arbelera ateratzeko. Ze nabarmenkeria! Berak nahiago bere jarrera lehorra, armadura moduan erabiltzen duena besteen aurka. Eta orain ustekabea, aita sartzen da. Akabo, aitarekin identifikatu ez zaitzatela kosta zaizunarekin! Eta diskurtsoa botatzen du Learen alde. Onartezina dela, zero tolerantzia. Baboa!, pentsatzen du Julenek. Badoa, baino lehenago aitak begiratua botatzen dio.
Atsedenaldia. Mutilak komunetan daude. Pintadari buruz ari dira. Larru-kontuak izango dira, seguru asko, diotenez. Leak moja itxura duela diote, baina Julenek botatzen du harrokeriaz, "ezagutzen duzun arte". Lagunak berotu egiten dira, Julenek eta Leak ligatu ote dute? Eta halako batean Ainhoa Alkorta sartzen da, komentario guztiak aditu ditu eta suminduta dirudi. Txirrina.
Ingeleseko klasea. Ainhoa Alkortak lanak jaso behar ditu. Julenek ez du entregatzen. Ezaxolatiaren papera jokatu nahi du. Julenen paretik pasatzean liburuak lurrera botatzen dizkio Ainhoak, nahi gabe izan dela itxurak eginez. Baino gelako neskak mugikorretik Leari buruz txutxumutxuka ari direla ikusita, lehertu egiten da azkenean. Irakasleak ordena jarri, neskei telefonoa eskatu eta Ainhoarekin ateratzen da kanpora. Julen arinduta ikusten du bere burua, Alkortaren sumina berarengandik neskengana aldatu delako itxuraz. Hobeto.
Kristian
Kristianek ezin dio begirik kendu hormako pintadari. Xabi bere laguna inguratu eta esaten dio nori bururatu ote zaion hori egitea. Eta gainera Leari! Justu nabarmendu nahi ez duen ikasle bati, ikusezin balitz bezala ibiltzen dena, atentzioa deitu gabe. Learen bila dabil, hari deika, baina ez du erantzuten. Azken mezua: gauerdian, muxu goxo bat. Amak deitzen dio, pintada ezabatzeko deitu diotela eskolatik. Kristianek esaten dio lagunduko duela, gauean amak azterketa dauka eta deskantsaturik egon behar da. Xabik ere lagundu nahi du. Kristianek esaten dio bazkaldu eta gero etortzeko. Bi klase orduak pasa eta amarekin topatzen da. Ura presioz botatzeko makina ekarri du. Kristianek ez dio amari egiten uzten, berak egingo du, amak eguneroko garbiketa lanarekin nahikoa duelako. Amak ekarritako tortilla goxoa jaten du arrapaladan, amak makinaren argibideak ematen dizkion bitartean. Bukatu, atezainari entxufea eskatu eta lixto. Agian ezingo da ezabatu eta margotu beharko da gainetik. Ez du inoiz erabili, baina segituan ohitzen da. Pintada azken letratik ezabatzen hasten da, PUTA lehenbailehen kentzeko. Sekulako indarra dauka urak: pintura ezabatzen du, baina A letraren marka uzten du, garbituta. Xabi dator, eta gero Ainhoa. Ainhoak Learen ama etorri dela dio, zuzendariarekin hitz egin eta Lea eraman duela. Bitartean Xabik pintada osoa ia ezabatu du. Kristianen ama agertzen da, produktu eta eskuila batekin bukatzen dute garbiketa. Amak alde egin beharra du, azterketa du eta. Ez dute guztiz guztiz ezabatu baina nahiko ondo geratu da, ia ez da ezer ikusten, agian horrela hobeto, jendeak ikusteko horrelako pintadak ez direla onartzen. Pozez ura presioz goraka bota eta gainera erortzen uzten dute. Kristianekj eskertzen die egindako lana. Hitzak asko penstatuta, animo eta maitasunezko mezua bidaltzen dio Leari. Azken begirada bat pintada zegoen zatiari. Entzungailuak belarrietara eta etxera.
III ATALA
Lea
Esnatu arren, ohean jarraizten du Lea, indarrak bilduz, eguna gogorra izango dela badakielako. Badaki baita ere aurrera egin behar duela. Ama ondoan eseri eta laguntza eta adorea ematen dizkio. Gosaldu egiten du, pentsakor, Aitzol anaiari kasu egin gabe. Telefonoan mezu bat jasotzen du: zakil baten argazkia. Asaldatuta, mugikorra erori eta pantaila pitzatu zaio. Nork bidali ote dio zerrikeria hori?
Kalera atera eta Ainhoa duzu zain. Ez du gaiari buruz hitz egin nahi baina ondo sentitzen da bere ondoan. Ikastetxera heltzen dira, eta atzetik Kris, Kristian, heltzen zaio. Besarkada liluragarri bat, laztanak eta inoizko musu goxoena. Afaltzera gonbidatzen ud. Leak baietz, noski, joango dela. Txirrina. Ainhoarekin barrura, eta pintadaren arrastoa ikusten du, eta ezabatu izan ez balute bezala ikusten ditu bi hitz madarikatu horiek. Orbanak hor dirau, zoritxarrez, paretan eta bere barruan. Klasean nomal jokatzen saiatzen da. begiradak sumatzen ditu, halere. Jolas orduan, Ainhoa komunera joan den bitartean, Irene gerturatzen zaio, lehen mailakoa, neska jatorra eta ezaguna. Irenek galdetzen dio ea Julenekin zerbait izan duen galdetzen dio. Izan ere, berak roilo bat izan zuen Markelekin eta bere argazki intimo batzuk bidali zizkion eta orain zerri horrek beste mutil batzuei erakutsi dizkie, tartean Juleni. Eta jakin du Julen hortik dabilela esaten berarekin roilo bat izan zuela. Leak ezin du sinetsi, Julen zerri halakoa. Ainhoa agertzen da. Leak shock bat dauka, eta Irene konturatu egiten da. Agian ez zion kontatu behar. Ainhoak ezetz, gauza horiek denak kontatu behar direla, erasoak baitira finean. Lea lasaitu eta Ainhoari ematen dio arrazoia. Txirrina, klasera berriz. Azken hitzak: elkarri adore eman eta zerbait egin bhear duela erabakitzen dute. Denon kontua da. Lea lasaiago, ez dago bakarrik, etzaio berari bakarrik gertatu.
Ainhoa
Azken bi orduetan Ainhoak ez du beste gairik buruan: Leari gertatutakoa. Julen komunean Learekin enroilatua zela aditu zuen. Eta ez zuen ezer asko egin. Errua sentitzen du. Irteeran Kristianekin eta Xabirekin topatzen da. Lea zer moduz dagoen komentatu eta gero elkarrekin hausnarketa egiten dute elkarrekin gertatu denari buruz: finean, arazo pintadak eta erasoak egiten dituzten haiena da, ez daudela euren buruarekin pozik, eta gainera Leari gertatu zaiona beste askori ere gertatu zaie, Ireneri, baina neska gehienei ere bai. Eta zerbait egin beharra ikusten dute. Hitz egingo dute zer egin erabakitzeko, eta Irenerekin ere kontatzen dute.
Kristian
Musikak lagunduta, Kristian pizza prestatzen ari da Learekin afaltzeko. Learen dei galdua jaso, eta atarira doa atea irekitzera. Musu goxo bat, besarkada bat. Etxera sartu eta Leak sofaraino bultzatzen du Kris. Argia itzalita dago. Sutsu, besarkatu, laztandu egiten dira, zirritan egin, eskuak arropa azpira eraman, arropak erantzi. Kristianek Learen bularrak inguratzen ditu. Leak mutilaren ipur masailak erakarri. Halako batean, Krisek galdetzen dio Leari ea aurrera jarraitu nahi duen. Leak estu heltzen dio, isilik. Krisek errepikatu egiten du galdera, erantzunik ez, pentsatzen du berea dela errua, zeoze gaizki egin duela. Azkenean, Leak etxera joan nahi duela dio. Barkatzeko. Krisek ere barkamena eskatzen dio. Kris suntsituta dago, zer gertatzen ari da? Lea joan eta Krisek barruan korapilo handi bat baino ez du.
Ines
Bezero txinatarrekin sinaturiko kontratua ospatzeko afari bat egin behar dute enpresan eta Learen ama bertara joateko apaintzen ari da. Aspaldi ez doa horrelako ospakizun batera, eta arraro sentitzen da. Aitzol semeari afaria prest uzten diola esanda, atea ireki eta Lea ikusten du begiak handituta. Lea komunera doa zuzenean, ezer esan gabe. Amak ulertzen du zeoze gertatu dela eta besarkatu egiten du, ateak irekitzen duenean. Lea amaren magalean jarri eta lurrera begira jartzen da, isilik, amak galdezka hasi arren. Baina azkenean amak esaten dio badakiela, Kristinarena alegia. Kristina? dio Leak.
Lea
Kristianen etxe aldera doa Lea, barruan zurrunbiloa duela (pintada, Julenek zabaldutako zurrumurrua, ...). Haren auzora irtsi eta gustura sentitzen da, hango giroak animatuta: jende asko, usainak, musika, ... Bere etxeko portaleko tinbea ez dabil eta Kristian bera jaitsi behar da irekitzera eta berehala inguratu egiten du bere besoekin. Etxera sartu eta berehala besarkatzen du Leak, eta haren gorputzarekin bat egiten du. Zirritan hasten da berarekin sofa gainean, mutilaren gogo bizia du. Baina puta hitza datorkio burura etengabe. Ezin du pintada burutik aienatu. Kristianek ea aurrera jarraitu duen galdetzen dio. Puta hitza buruan bueltaka berriz. Berak ezetz dio azkenean, gogoz izan arren. Mutilak ez du ulertzen. Leak barkatzeko dio. Mutilak ezetz, bera dela barkamena eskatu behar duena. Etxerako bidean negarrez lehertu eta azkenean hobeto sentitzen da, baino zer esan behar du etxean? Leak kanpoan afaltzera zihola esan zion. Eta ez daki ezer Kristiani buruz. Etxera sartu eta berehala komunera doa. Atea ireki eta amak besarkatu egiten du. Badakiela dio, badakiela Kristinarena. Kristina? Bai, dio, amak, gehitzen du badakiela bere neskalaguna dela. Leak barre egiten du eta ama harrituta dago. Leak esaten dio isotrio luzea dela eta kontatuko diola, orain ez da momentua. Leak amari oso guapa dagoela eta laneko afarira joateko esaten dio. Bera etxean geratzen da. Krisi mezua bidali dio. Beste batean kontatuk odio Kristinarena eta orduan barre egingo dute.
IV atala
Ainhoa
INoiz baino goizago esnatu da Ainhoa astelehenean. Bezperan ez zuen ohiko kanutoa ere. Asteburuan Xabi, Irene eta beste taldetxo batekin ibili da lanean, pintadari erantzun garbi bat eman behar zaiola eta. Ekimen bat prestatu dute eta zuzendariari azaldu nahi diote. Asko ikasi du asteburuan. Peru anairekin topatzen da komunean. Hura ere harrituta dago zeinen goiz esnatu den. Institutuan Xabierekin topatzen da, tartean dabil Julen baino harekin ez du ezer jakin nahi. Xabier agurtu, eta biak doaz, gogotsu, zuzendariarengana.
Alfontso zuzendariaren aurrean, konturatzen dira ez duela asteburuan bidali dioten mezua irakurri. Ez daki ezer ere ekimenari buruz. Xabik kontatu egiten dio, oso garbi. Bikain egiten du. Murala egin nahi dute. Zuzendariak oniritzia eman du, ezin du besterik egin, zuzendaritzatik ez baitute ezer asko egin pintada fisikoak utzi duen arrasto pertsonala eta kolektiboa ezabatzeko. Ainhoa poz-pozik dago eta zorionak eman dizkio Xabiri zuzendariari egindako aurkezpenagatik.
Ikastetxe atarian Irenerekin topatu dira. Hori ere taldean dago, beraiekin. Besarkatu egiten dira. Puxikak, margoa, manifestua. Dena prestatu dute. Goizean zehar iristen joango dira denak, Kristian, June, Alaia, Erika eta ikasbidaiako taldea. Erika ere badator, Markelen arreba, eta Ireneren aurrean aurkezten da. Esaten dio lasai egoteko Markelen aldetik, ja ez dio mehatxurik egingo aurrerantzean, argazkiak desagertu egin direlako, anaiari ultimatum bat eman ziolako. Denak elkarrekin, pozik daude, ari dira matxiusmoaren indarkeriari aurre egiten, autodefenta eta auzo-defentsa feminista antolatzen. Gora!
Lea
Lea susmatzen ari da lagunak eta gelakideak zerbait antolatzen ari direla berari gertatutakoaren inguruan eta deseroso sentitzen da. Ikastetxean komunetik pasatzen da aurrena eta atean margoturik dauden zakilak ezabatzen ditu eyeliner-arekin, amorruz. Kanpora aterat eta lagunak ditu zain. Txalo egiten diote. Mural egin behar dutela azaltzen diote. Puxikak margo zuiriz bete eta paretaren aurka botatzen dituzte, euro t'erdian ari dira saltzen. Hunkituta dago. Berak ere puxika bat hartu azkenean eta bota egiten du. Ondoren lagunak besarkatzen ditu. Poza sumatzen da giroan, askapen bat. Denek dute horrelako hormaren bat bizitzan, Ainhoak dio. Irenek besarkatu egiten du Ainhoa. Eta hortik pixka batera, Leak esaten dio Ainhoari ea noiz esan behar dio Irenerik gustatuta dagoela berarekin.
Julen
Aitak mehatxua bete du. Ez dio deitu jaikitzeko, eta larri ibili da eskolarako prestatzeko. Aitaren kotxean, instituturako bidean, hitzik ez. Ez aitak, ez Julenek. Hobe horrela, bere baitan Julenek, baina deseroso ere badago pixka bat. Kimikako klasea: justu-justu aprobatu du, bazekien ordea. Klasea Joanesi ariketak nola egiten diren txibatzen pasa du. Klasea bukatu eta irakasleak deitu egiten dio, azterketa inoiz baino okerrago egin duela esateko. Julenek, liatuta ibili dela. Irakasleak aurpegiratzen dio azterketa erantzunak bazekizkiela, zergatik ez ditu ongi erantzun? Ez du ulertzen irakasleak Julenentzat kimika ja ez dela ezer ere, onartu egiten du, kontrolatu egiten du, baina kitto. Bere irudia zaindu behar du, zuzendariaren semea izatea baino gehiago, futbolean ona da, neskak atzetik dabilzkio, eta irudi hori da indartu nahi duena. Patiora irteten da. Jende asko paretan. Erikak manifestua pasatzen dio (zergatik ez dio neska horrek kasu handirik egin, besteetan bezala). Pintadaren kontua, aspergarria! Berak ere gorriak pasatu ditu zuzendariaren semea izateagatik, zertara datoz orain horrenbeste elkartasun eta istorio horiek? Joanes ere haiekin ikusten du, animatuta puxika paretaren aurka lehertzeagatik. Markel gerturatu zaio, eta esaten dio konplizitatez, ze lelo koadrila bildu den hor. Papera zabaltzen du Julenek: ikastetxea denona dela, baina irainak nonnahi daudela. Puta denok garela. Eta irain hori garbitzeko, botatzeko puxika. 1.50 eurotan. Markelek, txorakeria galanta dela, eta nork egin ote duen. Julenekin ibilitako neska bazen Lea, gogorarazten du Markelek. Nahiko zoza dio Markelek, baina hala zirudien Irenek ere, Markeli argazki lizunak bidali zizkiona. Juleni gustu txarreko komentarioa iruditzen zaio, baina ez du ezer esaten, beti bezala. Serio begiratzen dute hormaren inguruko ikuskizunari, futbolean aritzeko lekua kendu diete. Puxika batekin kristal bat puskatu du baten batek. Txirrina. Xabi inguratzen zaio Juleni eta puxika bat eskaintzen dio. Amorruz manifestuarekin bola bat egin eta oinetara bota dio. Joanesek pintada egin duena bera izan dela pentsatuko dutela esaten dio. Ez dio axola, pintada hori negargarria iruditu bazaio ere. Hormako taldekoek argazkia atera behar dute Ni ere puta leloarekin. Joanesi deitu dio Erikak, eta berari ez. Bost axola. Xabi ikusten du taldean txorakeriak egiten. Muturra kolpatuko lioke gustura maritxu horri.
Anabel
Anabelek huts egin du dantza-kontserbatorioan sartzeko proban. Kanpoan geratu da. Amorruz dago. Besteak animatzen saiatzen dira. Mediokre koadrila, pentsatzen du. Komunean negar egiten du. Kolpeka hasten da atearen aurka. Ubelak sortzeraino. Etxean ikusiko dute, baina barruan duen zauria ez. Agian ordua da barruko mina besteek ordain dezaten, eta horregatik lapurtu dio Javiri gelan utzitako arte-materiala. Javi, hura bai hartu dutela arte-eskolan. Etxerako bidean dago eta ikastetxetik pasatzen da. Learekin gogoratu da: espediente onena eramango du, baina berari esker. Ez zion lagundu behar kimikako azterketan. Amorrua eta gorrotoa gailentzen dira bere barruan. Ikastetxeko hesia irekita dago, barrura sartu, spray potea hartu eta horman ze jarri pensatzen du, traidore, faltsua, ... Lea Puta, azkenean, laburra. Ospa. Bere buruari dion gorrotoa Leari pasa dio, berea askatu gabe. Gorrotoa handitzen da beti, ez da erraz kentzen gainetik. Eta orain, etxera, ea nola esaten dien etxekoei huts egin izana.
AMAIERA
Pertsonaiak eta bestelakoak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.