Hondar-ikusmena edo ikusmen-hondarra hezkuntza berezian


KategoriakHezkuntza

Hondar-ikusmena ( gaztelaniaz, visión residual) edo ikusmen-hondarra (gaztelaniaz, resto visual) ikusmen-urritasuna duen pertsona batek duen ikusmen-gaitasun murriztua da. Hezkuntzan, ikusmen-urritasuna duten haurrengan baloratu beharreko funtsezko elementua da, hondar-ikuspegi hori ikaskuntza gauzatzeko ahalik eta gehien aprobetxatze aldera. Oftalmologiatik garatu behar den errehabilitazio bisualaz gain, hezitzaile bereziak arduratu behar da haurrak ikasgelan laguntzaile optikoak (lupak, teleskopioak...) izan ditzan; gainera, beharrezkoa denean, irudiak handitu behar ditu (proiektore edo fotokopia zabalduekin), eta argiztapen egokia eta arbeletik hurbil dagoen ikasgelan posizio bat bermatu behar ditu. Ikusgarritasun handiko formen eta irudien bidezko ikusmen-estimulazioa ere, forma egokian antolatuta, hondar-ikusmenarekin erraz ikastea bideratu dezakeen beste baliabideetako bat da.

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.