Malthusen hondamendia edo hondamena, malthusiar (maltusiar) hondamendia ere deitua, Thomas Malthus ekonomialari britainiarrak (1766-1834) populazioaren hazkundea mugatu ezean aurreikusi zuen alegiazko hondamendia izan zen, elikagaien ekoizpena, gorakorra izan arren, ezingo bailituzke asetu inondik ere esponentzialki hazteko joera duen populazioaren beharrak. Hondamendi horrek bereziki pobrezia eta mixeria ekarriko zituen. Thomas Malthusek XIX. mendearen bukaerarako aurreikusi zuen hondamendia. Denborak ordea frogatu du aurreikuspen hori okerra izan zela, gehienbat elikagaien ekoizpenean izandako produktibitate gehikuntza itzelari esker. Egun ordea, oraindik erabiltzen den terminoa da, orokorrean populazioaren gehikuntza mugagabeak denetariko baliabideak agortzeagatik (elikagaiez gainera, lehengaiak, ura, ...) ekar ditzakeen egoera kritikoei erreferentzia eginez (pauperizazioa, gatazkak, gerrak, krisi ekonomiko larriak, ...).
Loturiko artikuluak
Annualgo hondamendia (1921)Annualgo hondamendia edo Annualeko hondamendia, Annualgo gudua ere deitua, Espainiak 1921eko uztailetik abuztura bitartean Annual herrian, egungo Maroko iparraldean, Rifeko gerraren baitan eta hango espainiar protektoratua -Espainiako azken…
Produktibitatea (ekoizkortasuna)Ekonomian, produktibitatea edo ekoizkortasuna ekoizpenaren eta ekoizpen horretarako baliatutako ekoizpen faktoreen arteko erlazioa da. Ekoizpen faktoreen erabileraren eraginkortasun edo efizientzia, teknikoa nahiz ekonomikoa, baloratzeko erabiltzen da, hau da,…
Annualgo hondamendia (1921)Annualgo hondamendia edo Annualeko hondamendia, Annualgo gudua ere deitua, Espainiak 1921eko uztailetik abuztura bitartean Annual herrian, egungo Maroko iparraldean, Rifeko gerraren baitan eta hango espainiar protektoratua -Espainiako azken…