Ekozentrismoa natura, izaki bizidunen eta jatorrizko materia bizigabearen loturiko multzo gisa, hau da, sistema ekologiko gisa, munduaren zutabetzat hartu eta erdigunean jartzen duen ikuspegia da. Horren arabera natura…
Ekolinguistika edo hizkuntzaren ekologia paradigma edo ikuspegi soziolinguistikoa da, hizkuntzen biziraupena, garapena eta beste hizkuntza batzuekiko harremanak haiek hitz egiten diren ingurune sozialaren barruan aztertzen dituena, ekologiak, zientzia gisa, biotopo edo ingurune natural baten barruan espezie biologikoen arteko harremanak aztertzen dituen antzera. Ikuspegi horren aitzindaria Einar hizkuntzalaria izan zen, 1972ko The Ecology of Language lanarekin.
1990ean, Michael Halliday hizkuntzalariak ekolinguistikaren ikuspegi berri bat proposatu zuen hizkuntzen eta ekologiaren beraren arteko gogoeta- eta azterketa-eremu gisa, ekologiak eta arazo ekologikoek hizkuntzei zeharka nahiz zuznean eragiten baitiete (hori nahiko argi dago hizkuntza indigeno minorizatuen kasuan), eta, aldi berean, hizkuntza bera iraunkortasun ekologiko eta sozialerako oinarri eta tresna izan daiteke, hizkuntzek bizitzaren aldeko munduaren ikuspegiak eta eskema mentalak eratzen lagundu baitezakete.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, ecolinguistics; gaztelaniaz, ecolingüística, ecología del lenguaje.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.