Hizkuntza-urraketa


Hizkuntza-urraketa edo hizkuntza-eskubideen urraketa pertsona edo hizkuntza-komunitate batek dituen hizkuntza-eskubideen aurkako erasoak dira, haiek ordenamendu juridikoan izan ala ez. Askotarikoak izan daitezke, hizkuntza ofizial batek dituen legezko bermeekin loturikoak alde batetik, hala nola arreta administratiboa edo publikoa pertsona batek nahi duen hizkuntza ofizial batean ez jasotzea eta errotulazioak hizkuntza ofizial guztietan ez agertzea, baina baita ere hizkuntza batekiko jarrera eta tratamendu sozialarekin lotuak, hala nola hizkuntza edo hizkera batekiko mespretxua eta iseka, puntuala nahiz jarrera iraunkor gisa, hizkuntza-komunitate berezko baten kasuan administrazio publikoa izaera hori hizkuntza ofizial gisa aintzat ez hartzea edo hizkuntza gutxituekiko babes eta sustapen-politika falta.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, vulneración lingüística, vulneración de derechos lingüísticos.

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.