Hizkuntza-distantzia bi hizkuntzen artean lexikoan edo gramatikan dagoen aldea da, euren kidetasun-maila alegia. Hizkuntza-distantzia txikia duten hizkuntza-adar berekoak izaten dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, distancia lingüistica.

Ez nahastu hizkuntza-teknologia kontzeptuarekin.
Hizkuntza teknologikoa teknologia inguruko terminoak biltzen dituen jargoi edo hizkuntza da. Orokorrean, hizkuntza teknologia ikerketa- edo lanbide-eremu jakin batetik abiatzen da, maiz ingelesetik maileguak erabiliz; ondoren, ordea, termino horiek hizkera arruntean, jendartean, erabiltzen has daitezke, teknologia horiek egunerokoan hedatzen direnean; hala gertatzen da maiz, esaterako, termino informatikoekin, hala nola disko gogorra, USB memoria eta abar, jendartean ere ohikoak direnak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua tecnológica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.