Hizkuntza-substratua antzinako edo jatorriko hizkuntza bat hizkuntza arrotz batekin ukipena gertatzen denean, sortzen den hizkuntza edo hizkuntza-aldaera berrian antzinako hizkuntzak uzten dituen arrastoen multzoa da, arlo lexikoan, fonetikoan edo gramatikalean. Adibidez, latinaren eta antzinako iberiar hizkuntzen arteko ukipenean, substratua antzinako hizkuntza haiek latinean eta bide batez gazteleran sortutako eragina da. Fenomeno horretan, substratu-hizkuntza antzinako hizkuntza da, hizkuntza berria eragiten duena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, substrato lingüistico.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza-uharteaHizkuntza-uhartea edo hizkuntza-barrendegia inguru geografikoan dauden komunitateetatik erabat bereizita dagoen hizkuntza-komunitate bat da, hizkuntza edo dialekto berezia duena. Horren adibide bat, Bruselako hiriburua da, non frantses hizkuntza nagusia…
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Hizkuntza jasoaHizkuntza jasoa edo hizkuntza kultua hizkuntza modu zuzen eta aberats batean, gramatika nahiz lexiko aldetik, darabilen hizkuntza erregistro edo modalitatea da, bereziki arlo akademikoan, argitalpenetean eta administrazioan erabiltzen…