Hizkuntza-plangintza hizkuntza-politikaren tresna nagusia da, babestu edo sustatu nahi den hizkuntza baten egoera soziolinguistiko eta kulturalari buruzko helburuak ezarri eta helburu horiek lortzeko neurriak zehazten dituena metodologia sistematiko bat erabiliz. Hizkuntza-plangitzaren arlo nagusiak hezkuntza, hedabideak eta administrazio publikoa dira. Hizkuntza-plangintza abiarazteko lehen pausoa hizkuntzaren egoeraren analisia izango da, bereziki horren estatus legal eta soziolinguistikoari dagokionez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, planificación linguística.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Lan-hizkuntzaLan-hizkuntza erakunde baten baitan barne eta kanpoko harremanak bideratzeko de facto edo ofizialki onartu eta ohikoan erabiltzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua de trabajo.
Hizkuntza-politikaHizkuntza-politika gobernu eta administrazio-publikoetatik hezkuntzan eta administrazio-publikoetan erabili eta exijitzen diren hizkuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta hizkuntzen sustapen eta babesari buruz garatzen diren plangintza, erabaki eta ekintzen multzoa da.…