Lan-hizkuntza erakunde baten baitan barne eta kanpoko harremanak bideratzeko de facto edo ofizialki onartu eta ohikoan erabiltzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua de trabajo.
GizapediaHizkuntza-paisaia edo paisaia linguistikoa eremu publiko batean dauden hizkuntza-adierazpenen multzoa da, hala nola errotulu komertzialak, kartelak, seinaleak, kaleko plakak eta iragarkiak. Horietan, auzo, hiri edo eskualde bateko sistema soziolinguistikoa islatzen da, bertako hizkuntza desberdinekin eta haien arteko bizikidetza-, prebalentzia- edo hegemonia-harremanekin batera. Gainera, paisaia linguistikoak hizkuntza bakoitzaren tokiko erabilera ere erakusten du, bertako hizkuntza-aldaera islatuz askotan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, language landscape, linguistic landscape; gaztelaniaz, paisaje lingüístico.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.