Hizkuntza ofiziala herrialde batean legez bertako hizkuntza gisa aitortzen den hizkuntza da, erakunde eta kargu politikoek eta administrazio publikoek hiritarrekiko harremanetan erabili eta eskoletan haurrek euren ikaskuntza eta sozializazio jasotzeko eskubidea dutena. Hizkuntza ofizial izaera eremu batean bi hizkuntzak edo gehiagok partekatzen dutenean, hizkuntza koofizialak direla esaten da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, official language; gaztelaniaz, lengua oficial.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza-uharteaHizkuntza-uhartea edo hizkuntza-barrendegia inguru geografikoan dauden komunitateetatik erabat bereizita dagoen hizkuntza-komunitate bat da, hizkuntza edo dialekto berezia duena. Horren adibide bat, Bruselako hiriburua da, non frantses hizkuntza nagusia…
Hizkuntza jasoaHizkuntza jasoa edo hizkuntza kultua hizkuntza modu zuzen eta aberats batean, gramatika nahiz lexiko aldetik, darabilen hizkuntza erregistro edo modalitatea da, bereziki arlo akademikoan, argitalpenetean eta administrazioan erabiltzen…
Hizkuntza naturalak eta hizkuntza formalakHizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan darabilzkigun hizkuntzak dira, hizkuntza horien erabilera sozialak berak eratzen joan direnak historian zehar, azkenean gramatika eta semantika jakin eta zehatzak ezarri edo adostu…