Hizkuntzalarien artean, bada korronte naturalista bat adierazlearen eta adieraziaren artean lotura zuzen bat dagoela baieztatzen duena, hizkuntza-motibazio edo izateko arrazoi bat bat alegia, eta hizkuntza motibazio horretatik aztertzen duena. Korronte naturalista horren aldeko ebidentzia aski argiak dira onomatopeiak, soinuaren eta hitzaren arteko lotura zuzenki egiten dutenak, eta batzuetan interjekzioak ere. Hizkuntza-motibazioaren aldekoek lotura hori hitz guztietara zabaltzen saiatzen dira, etimologian arakatuz maizenik, hitzaren motibazioa edo zentzua bilatzeko.
Hizkuntza-motibazioaren aurkakoa korronte konbentzionalista, soinuaren eta hitzaren, adierazlearen eta adieraziaren arteko lotura konbentzional edo kontsentsuzkoa baino ez dela ezartzen duena, eta beraz historian zehar aldatu daitekeena, korronte naturalistan ez bezala, non hizkuntzaren ikuspegi esentzialista bat aldezten den, hitzak, diren bezala, zerbaitengatik, hain zuzen adierazi nahi duten horregatik, direla baieztatuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, motivación linguística.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Hizkuntza-eremuaHizkuntza-eremua hizkuntza bat edo hizkuntza bateko fenomeno bat garatzen den lurraldea edo arlo soziala da, hezkuntza, administrazioa eta literatura kasu. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ámbito linguístico.
Lan-hizkuntzaLan-hizkuntza erakunde baten baitan barne eta kanpoko harremanak bideratzeko de facto edo ofizialki onartu eta ohikoan erabiltzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua de trabajo.