Hizkuntza-mapa


Hizkuntza-mapa, hizkuntza batean hitz edo esamolde baten erabilera, ahoskera eta bestelako hizkuntza-bereizgarriak espazio geografikoan, isoglosak baliatuz, irudikatzen dituen mapa tematiko bat da. Hitzen banaketa geografikoa adierazten duenean, mapa lexikoa deitzen zaio; eta ahoskeraren banaketa geografikoa adierazten duenean, mapa fonetikoa. Hizkuntza-mapa ere bada mapa soziolinguistikoa, espazio geografiko batean hizkuntza baten erabilera soziala erakusten duena.

Beste hizkuntzetan: gazteleraz, mapa linguístico.

140 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.