Hizkuntza-maila pertsona hizkuntza baten erabileran duen konpetentzia edo gaitasunaren gradu edo neurria da, mintzamenari, ulermenari, irakurmenari eta idazmenari dagokiona. Hizkuntza-maila hasi berriaren maila batetik (ikasten hasi den pertsona baten konpetentzia mailatik), maila profesional, kultu edo jaso bateraino zabaltzen dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, nivel linguístico.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza-erabileraHizkuntza-erabilera testuinguru edo egoera sozial jakin batean hizkuntza erabiltzeko modu berezia da. Ildo horretatik, hizkuntza-erabilera hizkera, mintzamena eta pertsona edo talde txiki bati dagozkion beste hizkuntza-fenomenoak barnehartzen ditu…
Hizkuntza-distantziaHizkuntza-distantzia bi hizkuntzen artean lexikoan edo gramatikan dagoen aldea da, euren kidetasun-maila alegia. Hizkuntza-distantzia txikia duten hizkuntza-adar berekoak izaten dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, distancia lingüistica.
Hizkuntza-eremuaHizkuntza-eremua hizkuntza bat edo hizkuntza bateko fenomeno bat garatzen den lurraldea edo arlo soziala da, hezkuntza, administrazioa eta literatura kasu. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ámbito linguístico.