Hizkuntza-kontzientzia


Hizkuntza-kontzientzia pertsona batek hizkuntzari buruz duen hautemate eta ezagutza da, hizkuntzaren analisia egin eta hizkuntza garatzen laguntzen duena. Norberaren lehen hizkuntzari edo bigarren hizkuntza bati buruzkoa izan daiteke; bigarren hizkuntzaren kasuan, esaterako, hizkuntza-kontzientzia funtsezkoa da hizkuntza ikasi eta bereganatzeko. Dimentsio kognitibo horretaz gainera, hizkuntza-kontzientziak dimentsio afektibo a (norberaren hizkuntzarekiko sentikortasuna) eta sozialak (norbera hiztunen komunitate baten kidea dela jakitea) ere biltzen ditu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, language awareness; gaztelaniaz, conciencia lingüística.

157 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.