Hizkuntza biziberritze-prozesua hizkuntza gutxitu edo minorizatuak berpiztu, hizkuntza hori galtzen ari den gizarte arloetan erabilera eta ikaskuntza sustatzeko hartzen diren erabaki eta garatzen diren egitasmo eta prozesuen multzoa…
Hizkuntza-jokoak edo hizkuntza-jolasak hizkuntza gure artean erabiltzen ditugun testuinguruetako bakoitzean baliatzen diren erregela multzoak dira, hitzek eta esaldiek duten esanahi literaletik haratago. Ludwig Wittgenstein filosofoak asmaturiko terminoa izan zen, eta lehenengo eta bigarren aroko Wittgenstein filosofoak bereizten dituena. Izan ere, lehenengo aro batean Wittgenstein hizkuntzaren eta munduaren arteko lotura logikoa aritu bazen ere, bereziki bere Tractatus lanean, hizkuntza bakarra eta unibokoa izan behar zela iritzita eta hitzak eta gauzak identifikatuz, bigarren aro batean Wittgensteinek onartu zuen hizkuntza konplexuagoa zela, eta errealitatea adierazi eta pentsamendua islatzeko baino, pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko baliatzen zela baieztatu zuen, eta erabilera horretan hizkuntza-joko edo komunikazioa gauzatzeko hainbat modu daudela, eta ez modu bakarra, lehen adierazten zuen bezala. Hizkuntza-jokoen aniztasunaren adibide gisa, "emaidazu bat bakarrik" esaldia dugu: hainbat esanahi izan ditzake testuinguru edo hizkuntza-jokoaren arabera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.