Hizkuntza ofiziala herrialde batean legez bertako hizkuntza gisa aitortzen den hizkuntza da, erakunde eta kargu politikoek eta administrazio publikoek hiritarrekiko harremanetan erabili eta eskoletan haurrek euren ikaskuntza eta…
Hizkuntza-jarrera edo jarrera linguistikoa pertsona batek bere hizkuntzari edo beste baten hizkuntzari buruz duen iritzi, balio, estereotipo eta pertzepzio subjektiboen multzoa da, hizkuntzari horri nahiz hizkuntza horretako hiztunei buruz, azkenean hizkuntza horrekiko duen jarrera pertsonala moldatzen dutenak, hala nola hizkuntza horren ezagutza eta ezagutzeko gogoa, hizkuntza hori noiz eta nola erabili eta hiztunekiko harremanak, familiaren baitan nahiz gizarteko beste esferetan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, actitud lingüistica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.