Ahozko hizkuntza, hizkuntza idatzia eta beste hizkuntza modalitate batzuen aldean, hitz eginez, hau da, ahotik soinu artikulatuak igorriz, agertzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua oral.

Hizkuntza-hautapena edo hizkuntza-hautapena testuinguru zenbaitetan pertsona, familia, talde edo erakunde batek jardun edo garatu nahi duen hizkuntzari buruzko erabaki eta hautua da, hala nola web-orrialde bat zein hizkuntzatan bistaratu nahi duen; ikastaro bat zien hizkuntzatan nahi duen egin; seme-alaben hezkuntza zein hizkuntzatan edo hizkuntza-eredutan izatea nahi duen edota arreta publikoa zein hizkuntzatan nahi duen garatu. Hizkuntza-hautapena ez da askea izaten eta bereziki diglosia-egoerak eragiten du, hizkuntza maioritario edo. nagusiaren alde egiten; horregati, hizkuntza gutxituen kasuna, funtsezkoa da administrazio publikoetatik hizkuntza gutxitua sustatu eta horren aldeko hautapen garbia eta irmoa egitea da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, elección de lengua, elección de idioma.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.