Hizkuntza ofiziala herrialde batean legez bertako hizkuntza gisa aitortzen den hizkuntza da, erakunde eta kargu politikoek eta administrazio publikoek hiritarrekiko harremanetan erabili eta eskoletan haurrek euren ikaskuntza eta…

Hizkuntza gutxitua hainbat arrazoi eta mekanismoen ondorioz batzuetan soziolinguistikoak, baina bata ere politikoak beste kasu batzuetan. beste hizkuntza nagusi eta menderatzaileen aldean bazterreratzen joan den hizkuntza da, horren espazio geografikoa txikituz eta erabilera-eremuak murriztuz. Beraz, hizkuntza gutxituarena fenomeno historikoa, perspektiba historiko batetik aztertu beharrekoa, kondizio politiko, sozial eta ekonomikoen ondorioa. Nolanahi ere, argi eduki behar da ez direla nahastu behar hizkuntza gutxitua eta hizkuntza txikia: hizkuntza txikia besterik gabe eremu geografiko eta soziolinguistiko txiki batean garatzen den hizkuntza da, hizkuntza gutxitua beste hizkuntza batzuen aldean urritzen edo gutxiesten den hizkuntza den bitartean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua minorizada.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.