Hizkuntza-gaitasuna


KategoriakHezkuntza

Hizkuntza gaitasuna edo hizkuntza konpetentzia, hizkuntza-komunikaziorako gaitasun edo konpetentzia ere deitua, pertsona batek bere ingurukoekin gizarte harremanak garatzean komunikatzeko duen gaitasuna da, ahoz nahiz idatziz, modu informalean nahiz formalean, modu zuzenean, gramatika arauei jarraiki alegia eta lexiko egokia erabiliz, eta aldi berean besteengandik jasotako mezuak, irakurrita edo entzunda ulertuz. Beraz, labur,  gaitasun diskurtsiboa (ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena), entzunezko ulermena eta irakur ulermena jasotzen ditu hizkuntza-gaitasunak.

Batzuen arabera, ordea, esaterako Noam Chomskyren aldetik,  hizkuntza gaitasuna hizkuntzaren arauen ezagutza soil gisa definitu da, bereziki perpausak gramatikalki modu zuzenean erattze aldera, hizkuntzaren praktikarako gaitasuna aparte utziz; azken adiera hau, ordea, guztiz gainditu da gaur egun eta hizkuntzaren gramatikaren ezagutza eta hizkuntza horretan komunikatzeko gaitasuna batera kontzeptualizatu behar dira.

Nagusia den ikuspegi komunikatiboaren aldetik, eredu zenbait proposatu dira hizkuntza-gaitasuna aztertzeko. Canale eta Swain-en arabera, hizkuntza-gaitasunak konpetentzia gramatikala, konpetentzia estrategikoa, konpetentzia diskurtsiboa eta konpetentzia soziolinguistikoa biltzen ditu. Bachman eta Palmer-en ereduan, berriz, hizkuntza-gaitasuna gaitasun pragmatikoaren inguruan eratzen da, horren osagarri direlarik konpetentzia gramatikala eta konpetentzia testuala. Gaitasun pragmatikoaren baitan, gaitasun ilokutiboa (komunikatu nahi dena komunikatzeko gaitasuna, hitz, esamolde eta esaldi gutxi gorabehera egokiak erabiliz) eta gaitasun soziolinguistikoa (hitzak, esamoldeak eta esaldiak testuinguru egokian erabiltzeko gaitasuna) biltzen dira.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, competencia lingüistica, competencia en comunicacion linguística.

Ikus, gainera

298 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.