Hizkuntza-distantzia bi hizkuntzen artean lexikoan edo gramatikan dagoen aldea da, euren kidetasun-maila alegia. Hizkuntza-distantzia txikia duten hizkuntza-adar berekoak izaten dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, distancia lingüistica.
Hizkuntza funtzionala toki eta denbora jakinetan eta testuinguru eta maila sozial zehatzetan erabiltzen den hizkuntza da, adjektiboak adierazten duen bezala, egoera horietan komunikazio-funtzioa betetzen duena. Adibidez, hizkuntza funtzionala izan liteke euskal gazteen talde-hizkera 2020 urtean, gazte horiek elkarrekin komunikatzeko darabiltena, komunikazioan informazio hutsaren trukatzeaz gainera, adierazkortasun-moduak eta abar ere barneratuz. Horrela, hizkuntza funtzionala hizkuntza historikoarekin kontrajartzen da, espazio, denbora, maila sozial eta testuinguru desberdinetan, eta beraz bere baitan hainbat aldaera biltzen dituena.
Adiera hertsiagoan, hizkuntza funtzionala funtzio mugatu batzuk baino betetzen ez dituen hizkuntza gisa ere definitu daiteke, hala nola administrazioko hizkuntza.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua funcional.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.