Hizkuntza-estresa


KategoriakHezkuntza

Hizkuntza-estresa, estres linguistikoa edo hizkuntza-antsietatea, batzuetan xenoglosofobia ere deitua, ama-hizkuntza ez den edo menderatzen ez den hizkuntza batean pertsona batek sentitzen duen estres, antsietate, lotsa edo beldurrezko egoera da, bereziki jendaurrean jardun behar denean. Egoera horietan, pertsona horrek hizkuntza horrekiko dituen berezko oztopoei hizkuntza horretan komunikatu beharrak sortzen dion estresa gehitu behar zaio, komunikazioa are eta gehiago zailduz horrela. Hizkuntza-estresa maiz sortzen da, halaber, beste hizkuntza bat ikasten ari den ikasle bat ikasgelan besteen aurrean hitz egin behar duenean, beste ikasleen aurrean barregarri geratzeko beldurraren ondorioz; kasu horretan, hizkuntza-antsietatea hizkuntza ikasteko oztopo bilaka daiteke gainera. Egoera horiek gainditzeko, garrantzitsua pertsonaren inguruan dauden beste pertsonen ulerkortasuna eta laguntza, pertsona eroso sentitu dadin; ikasgelan, irakaslea izan behar da hizkuntza-estresa gainditzeko lana egin dezakeena, komunikazio-egoera errazak planteatuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, language stress and anxiety.

218 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.