Hizkuntza-eskubideak


Hizkuntza-eskubideak pertsona batek bere gizarte harremanetan nahi duen hizkuntza aukeratu eta erabiltzeko legez bermatzen diren ahalmenak dira. Definizio horren arabera, hizkuntza-eskubideak estatu baten baitan garatu behar dira, estatu horrek hizkuntza ofizial edo koofizialtzat hartzen dituen hizkuntzen baitan. Horrela, pertsonek estatu baten barnean garatzen duten bizitzan, hizkuntza-eskubideak hizkuntza batean askatasunez komunikatzeko eskubideak biltzen ditu, administrazio publikoan eta orokorrean toki publikoetan. Ikuspuntu juridiko horretaz gainera, hizkuntza-eskubideak sozialak eta kulturalak ere badira, eta ildo horretatik pertsona batek, hiztun-komunitate baten partaide gisa, bere identitatea atxikitzeko dituen edo hobe esanda izan beharko lituzkeen eskubideak biltzen ditu, esparru pribatuan nahiz publikoan nahi duen edo berezkoa duen hizkuntzan bizitzekoa. Ikuspuntu kultural eta sozial horretatik, ez da nahikoa legez pertsona batek eskubidea izatea komunikatzeko; hain zuzen, hiztun-komunitateak babesteko neurriak garatu beharko dira politika mailan, hezkuntzan eta kulturan bereziki.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, linguistic rights; gaztelaniaz, derechos lingüísticos.

Ikus, gainera

229 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.