Hizkuntza, elkar komunikatzeko (ikus, komunikazioa) baliatzen den zeinu-sistema konplexua da, zeinu horiek konbinatuz, ahoz edo idatziz, errealitateari buruz informazioa osatzen dituena. Batzuen arabera, hizkuntza hitzek osatzen dute, eta beraz ez da hizkuntza hitzezkoa ez den komunikazioa, hala nola keinuak eta gorputza mugituz garatzen den komunikazioa. Zeinu-sistema gisa, hizkuntzan baliatzen diren zeinuek, hitzek orokorrean, artikulazio bikoitza izenekoa dute, hitz bakoitzeko alde batetik forma bat eta bestetik esanahi bat uztartuz; hitz horiek sintaxi izeneko erregela-multzo baten bitartez konbinatzen dira, mezu konplexuak eratzeko. Hizkuntza adimenaren emaitza da, baina egungo ikerketek hizkuntza gizakiaren adimena garatzen duen tresna dela ere frogatu da, hizkuntzak eta adimenak elkar elikatzen dutela alegia. Hizkuntza gizakiari esleitzen zaion ahalmena da, baina animalia batzuek hizkuntza izena har dezaketen komunikatzeko sistema konplexuak garatu dituzte.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, language; gaztelaniaz, lenguaje.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Bulegoa (definizioa eta kontzeptua)Bulegoa informazioa jaso eta prozesatu eta horren komunikazioa bideratzeko lantoki fisikoa da. Enpresan, administraritza, kontularitza eta zuzendaritza lanekin loturiko jarduerekin lotzen da bereziki. Industria iraultzaz geroztik garatu den…
Jostailuak (definizioa eta kontzeptua)Jostailua pertsona batek, bereziki haurrek, eta baita animalia batzuek ere jolasteko erabiltzen duten objektu fisikoa da, izan ingurutik jasotakoa izan propio egindakoa, errealitateko jarduera edo beste objektu bat…
Historiografia (definizioa eta kontzeptua)Gertakari edo aldi historiko bati buruz, historiografia historia kontatua da, historialariek jaso eta erakuten duten bezala, testuinguru baten baitan edta metodo historikoa baliatuz. Hori horrela, historiografia aski desberdinak…