Hizkuntza-distantzia bi hizkuntzen artean lexikoan edo gramatikan dagoen aldea da, euren kidetasun-maila alegia. Hizkuntza-distantzia txikia duten hizkuntza-adar berekoak izaten dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, distancia lingüistica.

Hizkuntza autoktonoa, hizkuntza bernakuloa edo bertako hizkuntza, batzuetan hizkuntza indigena ere deitua, lurralde eta komunitate etniko eta historiko jakinen barnean sortu edo denbora luzean garatu den hizkuntza da. Horren aurkako hizkuntza aloktonoa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, autochtonous language, indigenous language; gaztelaniaz, lengua autóctona.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.