Ikus, gainera, hizkuntza-estereotipoak.
Hizkuntza-aurreiritzia edo aurreiritzi linguistikoa mintzaira, dialekto edo hizkuntza-aldaera jakin bat okerra, akastuna, desegokia edo behe-mailakoa dela zabalduriko aurreiritzi edo ideia da, gehienetan hizkuntza estandar eta jasoaren nagusitasun soziala eragindakoa. Euskaldunon artean, hizkuntza-aurreiritzia izaten da euskara batua euskara zuzena dela, eta beraz euskalkiak behe-mailako hizkerak; edota alderantziz, euskara batua ez dela euskara garbia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prejuicios lingüisticos.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza-uharteaHizkuntza-uhartea edo hizkuntza-barrendegia inguru geografikoan dauden komunitateetatik erabat bereizita dagoen hizkuntza-komunitate bat da, hizkuntza edo dialekto berezia duena. Horren adibide bat, Bruselako hiriburua da, non frantses hizkuntza nagusia…
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Hizkuntza-distantziaHizkuntza-distantzia bi hizkuntzen artean lexikoan edo gramatikan dagoen aldea da, euren kidetasun-maila alegia. Hizkuntza-distantzia txikia duten hizkuntza-adar berekoak izaten dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, distancia lingüistica.