Hizkuntza-askatasuna


Hizkuntza-askatasuna pertsonek euren hizkuntzan komunikatzeko eskubidea da. Askatasun hori eskubide zenbaiten bidez zehazten da; horrela, hizkuntza-askatasunak horretan hitz egin eta idazteko eskubidea jasotzen du, eta kontzeptua era zabalagoan ulertuz, eta bereziki hizkuntza-komunitate baten barnean, hizkuntza horretan bizitzekoa eta hizkuntza hori erabiltzekoa gizarte harremanetan, partikularzki administrazio publikoarekin. Nabarmendu behar da hizkuntza-askatasuna hizkuntzak berak ez baizik eta pertsonek dutela; izan ere, hizkuntza ez da eskubideen subjektua, pertsona baten eskubideak bermatzeko objektu edo bitarteko bat baizik.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, libertad linguística.

Ikus, gainera

 

168 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.