Hizketa pribatua


KategoriakPsikologia

Hizketa pribatua edo hizketa egozentrikoa pertsonek, eta bereziki haurrek, euren buruarekin duten hizketa, besteengana zuzenduta ez dagoena. 2 urterekin agertzen da eta 7-8 urtera arte luzatzen da. Piagetek hizketa pribatua haurraren muga kognitibo eta sozialen erakusgarria dela adierazi zuen, eta beraz heldutasun eza adierazten zuela; hain zuzen ere, haurrak bere buruarengana jotzen zuen besteekin harremanetan jartzeko ezgauza sentitzen delako. Lev Vygotsky iritzi horren aurkakoa da, eta komunikaziorako baino, hizketa pribatuak bere buruari helburuak jarri eta portaera bideratu eta haurraren hizkuntzarako ahalmena pentsatzeko ahalmenarekin bateratzeko baliagarria dela baieztatu zuen. Ikerketek erakutsi dutenez, hizketa pribatua portaeraren kanpoko kontroletik barne kontrolerako tresnatzat har daiteke.

Ikus, gainera

Erreferentzia

  • David J. Atencio: Private spaeech in The SAGE Encyclopedia of Educational Psychology.
209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.