Kredituak:Sémhur-Wikimedia Commons.
Historian, hiruko merkataritza edo merkataritza triangeluarra XVII-XIX mendeen artean Europatik abiatu, eta Afrikatik igaroz, Ameriketara heldu eta handik Europara itzuliz garatzen zen merkataritza itsasbidea izan zen, kolonialismoa eta esklabotza garatzeko garrantzi handia izan zuena. Itsasaldia Europako portuetatik ateratzen zen, Europan ekoitzitako denetariko produktuak hartuta. Afrikako mendebaldera helduram Europatik ekarritako oihalak, kinkila eta zirtzilkeriak bahitutako arraza beltzeko pertsonekin trukatzen zituzten. Pertsona horiek Ameriketara eramaten ziren ontzi berean, hango plantazio eta etxaldeetan esklabo gisa saltzeko. Eta Ameriketatik produktu kolonialak, azukrea, kakaoa, kafea eta metal bitxiak eramaten ziren Europara. Horrela, Atlantikoan hiruki moduko itsasaldia egiten zen, zapalkuntzazko hiruki bat, non europarrak afrikarrak bahitu, Ameriketara esklabo eraman eta han europarrek arpilatutako produktuak berriz Europara eramaten ziren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, comercio triangular.
Loturiko artikuluak
Merkataritza-funtsaMerkataritza-funtsa edo merkataritza-fondoa negozio bat eskuratzean zehatz identifikatu ezin daitezkeen ibligetu ukiezinaren elementuak dira, hala nola bezeria, merkatu-kuota, marka-irudia, salmenta-sarea eta giza kapitala. Horren balorazioa negozioaren eskuratze-prezioari identifikagarria…
Kanpo merkataritza (nazioarteko merkataritza)Kanpo merkataritza edo nazioarteko markataritza herrialde desberdinetako agente ekonomikoen artean (partikular, enpresa nahiz administrazio publikoen artean) gertatzen diren gai eta produktuen salerosketek (ikus, inportazioak eta esportazioak) nahiz finantza-transakzioek…
Merkataritza-balantzaEkonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza edo balantza komertziala esportazioak ken inportazioak zenbatekoa da. Merkataritza-balantza positiboa denean (esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean alegia), merkataritza-superabita dagoela esaten da; negatiboa denean (inportazioak…