Hirugarrenen aplikazioak edo hirugarrenen softwarea (ingelesez, third-party software) software nagusi batean txertatzeko garatzen den software osagaiak dira, sofware nagusiko enpresatik kanpoko programatzaileek garatutakoa. Modulu bidezko programazioan ohikoa den metodologia da, softwarearen zabalkuntza eta aldi berean bere efizientzia bermatzen dituena. Orokorrean, hirugarrenen sofwarea ez du software nagusiak duen bermerik izaten, eta erabiltzaileak bere horretan hartu behar du, akatsak izan ala ez.
Loturiko artikuluak
Aplikazio informatikoakAplikazio informatikoa edo aplikazio-softwarea erabiltzaile arrunt nahiz berezitu batentzat aplikazio praktikoak dituen software espezifiko bat da, hala nola testu-prozesatzaile, kalkulu-orri edo diseinu grafikorako software bat. Software informatikoa baino…
Eguneratzeak edo adabakiak (softwarea)Softwareko eguneratzeak, softwareko eguneraketak edo, metaforikoki, adabakiak ere deituak, ordenagailu edo bestelako gailu informatiko batean instalaturik dagoen softwarea eguneratu edo berritzeko erabiltzen diren kode-zatiak dira, instalatutako softwarean txertatu…
Integrazioa (softwarea)Informatikan, softwarearen integrazioa erabiltzaile batek, izan enpresa izan indibiduoa, eremu batean baliatzen dituen aplikazio informatikoak darabilten informazioa (fitxategiak, datuak, ...) beste aplikazioekin bateratu, partekatu eta elkar lotzeko erabiltzen…