Hirugarren Mundua garapen ekonomiko eskaseko munduko herrialdeen multzoari emandako izena da. Kategoria Alfred Sauvy frantses demografoak asmatu zuen 1952 urtean L'Observateur aldizkarian eginiko artikulu batean, bloke komunistan eta Mendebaldeko blokean sartzen ez ziren herrialdeak biltzeko. XX. mendeko amaierara arte maiz herrialde azpigaratuak izendatzeko erabili izan da ordea, gehienetan adiera gutxiesgarrian. Terminoaren kritika gisa, aipatu behar da mundua bakarra dela, eta Hirugarren Munduak bereizketa eta muga jartzen duela herrialde aberatsen eta pobreen artean, ahaztuz herrialde pobre horien egoera munduko aberastasunaren banaketa bidegabe baten ondorioz gertatzen dela, herrialde horiek aberastasun handikoak izan arren, baliabide naturalen nahiz giza baliabideen aldetik. Beste alde batetik, Hirugarren Mundua terminoak munduko pobrezia herialde horietara mugatzen delako ideia zabaltzen du, herrialde aberatsetan ere pobrezia dagoela kontuan hartu gabe. Aukeran, "herrialde azpigaratuak" eta "garapen bidean dauden herrialdeak" terminoak hobesten dira, besteak beste, XXI mendetik termino horiek ere kritikatzen badira ere.
Loturiko artikuluak
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria, mendekotasunaren teoria edo menpekotasunaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen…
Garapena eta azpigarapenaIkus, gainera, Gardenki: Garapena eta azpigarapena Garapen ekonomikoa eta azpigarapen ekonomikoa herrialde edo eskualde bati buruz makromagnitude eta adierazle ekonomikoetan oinarrituta ezartzen diren kategoriak dira. Hain zuzen, garapen ekonomikoa…
Gardenki: Garapena eta azpigarapena (Egitura Ekonomikoa)Hemen, PDF formatoan, garapenari eta azpigarapenari buruzko diapositiba batzuk dituzu, bi kontzeptuak sinple eta gardentasunez ulertzen laguntzen dutenak. Bereziki baliagarriak Egitura Ekonomikoa izeneko irakasgaia jarraitzeko, Donostiako Ekonomia Fakultatean,…