Hirugarren Bidea kapitalismoaren nahiz sozialismoaren printzipio zorrotzak ukatu, eta tarteko bide bat proposatzen duten joera eta eskola politikoen multzo anitza da. Ezkerretik nahiz eskubitik proposatu den jarrera izan…
Hirugarren Internazionala (III. Internazionala), Komintern edo Internazional Komunista ere deitua, 1919 urtean Errusiako Alderdi Komunistak Vlaidimir Lenin-en ekimenez sorturiko nazioarteko erakunde komunista izan zen, helburua komunismoa mundu zabalera hedatzea helburu izan zuena, 1922an sortuko zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eredu. 1943 urtera arte jarraitu zuen indarrean , aldiro hainbat herrialdeetako alderdi komunistako delegazioak bilduz komunismoaren aldek estrategia eztabaidatzeko. Bigarren Mundu Gerraren giroan, Hirugarren Internazionalari amaiera ematea erabaki zen, Alemania naziaren aurkako gerran aliatuak ziren herrialde kapitalisten mesfidantzak ezabatzearren.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.