Entente Hirukoitza Errusiak, Frantziak eta Erresuma Batuak 1907an sinaturiko itun edo akordioa (ententea, alegia) izan zen, zeinaren arabera Alemaniak Errusia erasotzen bazuen, Frantziak eta Erresuma Batuak Alemaniaren aurka…

Ez nahastu Aliantza Hirukoitzarekin (1882).
Hiru Enperadoreen Liga edo Hiru Enperadoreen Ituna Alemania, Austria-Hungaria eta Errusiako enperadoreek osatutako aliantza izan zen, Europa Mendebaldean garatzen ari ziren estatu liberalei eta mehatxutzat hartzen zuten sozialismoaren zabalkuntzari aurre egiteko asmoarekin. 1890ean Alemaniako Bismarck kantzilerrak dimisioa eman eta gero, aliantza berritzeko Errusiak egindako proposamenari uko egin zion eta Errusia Frantziarekin elkartu zen, erregimen politiko aski desberdinak izan arren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Liga de los Tres Emperadores; Entente de los Tres Emperadores.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.