Ogasun Publikoan, zerga-atxikipena ordaintzaile batek zergadun bati atxiki edo ordaintzen ez dion zenbatekoa da, atxikipen hori zergadunaren konturako sarrera moduan ordainduz bere aldetik Ogasunari. Adibidez, enplegatzaile batek langile…
Hiru behien zerga edo hiru behien tributua 1375ean Baretos eta Errokari bailarako bizilagunen artean adosturiko hitzarmena da, Antsoko bailarako agintarien bitartekaritzarekin, XIV. mendean zehat eta bereziki 1373 urtean bi bailaren arteko mugei buruzko auziak direla eta sortutako liskar bortitzei amaiera ematea herlburu zuena. Horren arabera, urtero Baretos bailarakoek hiru behi eman beharko zizkieten Erronkari bailarakoei, bakea bermatzea aldera. Geroztik, hiru behien zerga, gerra garaian salbu, ia etenik gabe bete eta adiskidetze-zeremonia gisa ospatu da eta egun jai giroko ospakizuna da bi bailaren artean. Ospakizunean Baretos balarakoek hiru behi ematen dizkiote Erronkari bailarakoei, azkenean Pax avant, "Bakea aurrera", esamoldea hiru aldiz errepikatuz, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugarri batean ospatzen da, Belaguan. 1375eko hitzarmena eragin zuten liskarrak 1373 urtean izan ziren, non Pedro Karrika eta Pierre Sansoler abeltzainek liskarra izan zuten mendian, Karrikak Sansoler hil zuelarik. Hortik aurrera, mendeku kate bat gertatu zen bi bailarakoen artean, azkenean hamarka hildako eraginez, harik eta Baretos bailarakoek bakea eskatu eta Antso bailararen bitartekaritza onartu zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.