Hiri-tribuak


KategoriakAntropologia

Hiri-tribuak edo hiriko tribuak Michel Maffesoli frantses soziologoak 1990 urtean plazaratutako Le temps des tribus: Le déclin de l'individualisme dans les sociétés postmodernes lanean garatutako terminoa da, berdinkideen artean pertenentzia sentimendua garatzeko hiriko gazteek ertazen duten identitate kolektibo bat da, indibidualismoaren aurkakoa,  eta bereziki musika estilo eta janzkera eta osagarriak deigarriak (piercing-ak, tatuajeak, ...) baliatzen dituena. Ikusgarritasuna, bereziki ekitaldi eta ikuskizun jakinen inguruan, informaltasuna, hierarkia eza eta  behinbehinekotasuna hiri-tribuen beste ezaugarri batzuk. Maffesoliren arabera, hiri-tribuen sorrera indibidualismo postmodernoaren aurkako erreakzioa litzateke, antzinako tribura itzultzeko irrika bat. Hiri-tribuen adibide behinena punky-en hiri-tribua lizateke, baina hiri-tribuak dira baita ere gotikoak eta heavy-ak. Geroztik maiz erabilitako hitza izan da, agian terminoa bera ere erakargarria delako, eta maiz azpikultura eta kontrakultura kontzeptuen sinonimo gisa erabili da, eta haiekin solapatzen bada ere, ñabardura desberdinak dituzten kontzeptuak dira: hiri-tribu guztiak azpikulturak eta kontrakulturak dira, baina azpikultura eta kontrakultura guztiak ez dira hiri-tribuak (arestian emandako adibidea, punky-ak alegia, hiri-tribuaz gainera, kontrakultura eta azpikultura ere diren arren).

Ikus, gainera

Erreferentziak

266 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.