
Donostiako hiriko antzinako planoa, non bi hiri-bilbe bereizten diren: parte zaharrekoa, antzinako hirietan ohikoa, kale estu eta bihurriekin, eta plano ortogonala, Donostiako zabalgunean (eskuinaldean).
Geografian, hiri bilbea, hiri trazadura edo hiri-planoa (trazaketa edo trazatua ere deitua) hiri batean kaleak, eraikinak eta etxadiak elkarrekin egituratzeko modua da, hiri bakoitzean morfologia berezia hartzen duena. Bereziki plano kartografiko edo ortoargazki (airetik hartutako argazkia) baten bitartez azalarazten da.
Hiri bilbe tipologia hauek bereizi ohi dira: plano ortogonal edo hipodamikoa, plano radiozentrikoa, plano radiokontzentrikoa (*plano erradiokontzentrikoa), trazadura irregularra eta trazadura lineala.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tejido urbano, trazado urbano, traza urbana, grano urbano.
Ikus, gainera

Loturiko artikuluak
Hiri sakabanatua (hiri barreiatua)Hiri sakabanatua edo hiri barreiatua biztanle dentsitate txikiko hiriguneak dira, etxebizitza bakarreko edo gutxiko eraikinekin, maiz eraikinetan integraturiko lorategi eta bestelako espazio zabalez hornituak, zerbitzu eta jarduera ekonomiko…
Hiri-estatuakHiri-estatuak estatu independente eta subirano bat osatzen duten hiriak ziren, batzuetan haien inguruan lurralde txiki bat atxikitzen zutenak. Hiri-estatuen adibideak izan ziren Antzinako Greziako poleis direlakoak, ezagunenak Atenas…
Plano ortogonala (plano hipodamikoa)Hirietako geografian, plano ortogonala, lauki formako planoa edo plano hipodamikoa kaleak lauki-sare formako trazaduran antolatzen dituen hiri bilbe erregularra erakusten duena da. Antzinatik ezagutu eta baliatu izan den…