Urbanizazio barreiatua edo lausoa biztanlegoa eta jarduera ekonomikoak hiri nagusi batetik periferiara, inguruko eremuetara eta eskualdeko hiri ertain eta txikietara ere zabaltzen direnean garatzen den hiri sistema da,…

Espainian, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra udalerri mailan garapen urbanistikoa, lur sailen erabilera (etxebizitzak, industriak, nekazaritza, ...), ingurunearen babesa, azpiegiturak eta orokorrean hiriaren egitura zehazten duten alderdiak finkatzen dituen legezko araua da, urte batzuetarako iraunaldia duena. Labur, udalak ezarrita duen hiri-proiektua jasotzen duen agiri nagusia da. Udal mailan eratu, eztabaidatu eta onartzen den arren, beste instituzio publiko batzuek (autonomia erkidegoak, ministerioak, ...) ezartzen dituzten arauak eta indarrean dauden bestelako plan sektorialak (errepide-planak, esaterako) errespetatu behar dituzte. 1956ko Lurzoruaren Legearekin batera hasi ziren ezartzen.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Plan General de Ordenación Urbana.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.