Hipermodernitatea Gilles Lipovetsky frantses filosofoak XX. mendearen amaieratik garatu den mendebaldeko gizartea, egun honezkero gizarte globala, definitu eta ezaugarritzeko erabilitako kontzeptua, 1980ko hamarkadatik aurrera erabiltzen hasi dena. Hipermodernitateak baditu baliokidetasunak postmodernitatearekin, baina Lipovertsky-ren iritziz postmodernitate terminoa zabalegia eta zehazgabea da. Lipovetsky-rentzat hipermodernitatea bigarren iraultza inidibidualista bat litzateke, modernitateak ekarri zuenaren ondorengoa, non indibidualismoa muturrera eramaten den, hala nola gorputzaren zainketa, demokraziaren gorespena eta kritika eza, desioarekiko eta horren asebetetzearekiko obsesioa, feminismoaren bilakaera berriak eta biktimizazio indibidualerako joera bilduz.
Loturiko artikuluak
Postmodernitatea (posmodernitatea)Postmodernitatea edo posmodernitatea 1960ko hamarkadatik garatutako mugimendu kultural eta ideologia da, Ilustraziotik garatutako modernitatea kritikatu eta arrazoiarekiko, balio unibertsalekiko, aurrerabidearekiko eta utopiekiko mesfidantza eta sinesmen eza azalarazi eta…
ModernitateaModernitatea XVI. mendetik abiatu eta gaurdaino luzatu den mundu ikuskera nagusia da, subjektuaren autonomia eta indibidualtasuna eta arrazoiaren eta teknikaren nagusitza erreferentzitazat harturik, gizarte bizitza guztiz moldatu duena,…
Hipermodernitatea1990eko hamarkadaren erdialdean sortutako kontzeptua, hipermodernitateak postmodernitatearen ondorengo gizarteen ezaugarria da, postmodernitatearen ezaugarri batzuk nabarmendu eta muturrera eramaten dituena. Bereziki indibidualismoa, eta hortik eratorrtiako kontsumismoa eta hedonismoa, goraipatzen…