Errebeldia gizarteak inposatzen dituen arau eta balioen aurka altxatu eta askatasunez jokatzen duen jarrera indibidual edo kolektiboa. Bereziki gazteei egozten zaien etiketa da, haiek moraletik inposaturiko guztiarekin talka…
1990eko hamarkadaren erdialdean sortutako kontzeptua, hipermodernitateak postmodernitatearen ondorengo gizarteen ezaugarria da, postmodernitatearen ezaugarri batzuk nabarmendu eta muturrera eramaten dituena. Bereziki indibidualismoa, eta hortik eratorrtiako kontsumismoa eta hedonismoa, goraipatzen ditu. Egungo gizarteek erakusten duten arriskua eta ziurgabetasuna aitzakiatzat harturik, berehalakotasuna, intentsitatea eta carpe diem filosofia aldeztea dira hipermodernitatearen aroaren beste ezaugarri batzuk, eta terminoak berak adierazten duenez hiper aurrizkiaren bitartez, modernitateko mitoak muturrera eramanez, hala nola indibiduoa, merkatua, demokrazia eta zientzia. Hipermodernitatearen beste alderdi bat esfera pribatua zentroan jartzea litzateke, eskera publiko eta soziala bigarren maila utziz eta halako deskomunitarizazioa eraginez.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.