Hiperespazioa


KategoriakFilosofia

Hiperespazioaren irudikapena: hiperespazioan zehar mugitzeko, unibertso batetik bestera aldatzeko alegia, zizare zulo izenekoak beharko lirateke teoria batzuen arabera. Hala ere, hipotesi teoriko hutsa da, inolaz ere frogatu ez dena.

Matematikan, hiperespazioa 4 dimentsio edo gehiagoko espazioa da. Dimentsio bat, bi eta hiruko espazioak lerro zuzena, planoa eta espazioa diren bezala, hiperespazioa dimentsio haietatik haratagoko espazioa litzateke. Egun ordea, hiperespazioa unibertso paraleloen multzoa izango litzateke, espazio-denbora desberdinetan, unibertso bakarreko espazio-denboraren haratagokoa,  zizare zuloak, zulo beltzak eta zulo zuriak izanik unibertso batetik bestera aldatzeko ustezko moduak . Horren existentzia ordea hipotesi teoriko huts gisa planteatu da zientifikoki eta bereziki zientzia fikzioan erabiltzen da, argia baino azkarrago bidaiatzeko aukera moduan.

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.